Jacques Garra Salagoiti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jacques Garra Salagoiti
Bizitza
JaiotzaHeleta1736ko martxoaren 4a
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
HeriotzaDonibane Lohizune, 1808 (71/72 urte)
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta hidrologoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Jacques Garra Salagoiti (Heleta, 1736ko martxoaren 4a - Donibane Lohizune, 1808) Nafarroa Behereko zientzialaria izan zen. 1762. urtean apaiztu zen. Matematikako ikasketak egin zituen Okzitaniako Tolosan, eta hidrografiako irakasle izan zen Baionan eta Donibane Lohizunen. Hidrologia institutu bat sortu zuen Donibane Lohizunen. Harena da Éléments de la science du navigateur obra (1781, Itsasketa jakintzaren oinarriak).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]