Jaime Miláns del Bosch
Jaime Miláns del Bosch | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1915eko ekainaren 8a |
Herrialdea |
![]() |
Heriotza | Madril, 1997ko uztailaren 26a (82 urte) |
Hobiratze lekua | Toledoko alkazarra |
Heriotza modua | : garuneko minbizia |
Familia | |
Familia |
ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra |
Kidetza | Dibisio Urdina |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Espainiako Lurreko Armada |
Gradua | jeneral |
Parte hartutako gatazkak |
Espainiako Gerra Zibila Bigarren Mundu Gerra 1981eko otsailaren 23ko Espainiako estatu-kolpea |
Jaime Miláns del Bosch Ussía (Madril, 1915eko ekainaren 8a - ibidem, 1997ko uztailaren 26a) espainiar militarra izan zen. Militar tradizioko familian hazia. Toledoko Infanteriako Akademian hasi zuen karrera, 1934an. Espainiako Gerra Zibilean parte hartu zuen, eta zauritu egiten zuten Toledoko gotorlekuaren defentsan. Gerran legioko ofizial gisa borrokatu zen. 1941ean Dibisio Urdinean parte hartu zuen, Errusiako kanpainan. Buruzagi gisa, agregatu militarra izan zen Espainiako enbaxadetan Argentina, Uruguai, Txile eta Paraguain. 1971n jeneral izendatu zuten eta Brunete Dibisio Korazatuaren XII Brigadaren buruzagitza eman zioten. 1977an teniente jeneral izendatu zuten, eta aurrerantzean III. Eskualde Militarreko Kapitaina Nagusiaren buru izan zen, Valentzian. 1981eko otsailaren 23ko kolpe militarra prestatu zuen buruzagietako bat izan zen, eta egun hartan salbuespen egoera dekretatu zuen Valentzian. 1981eko martxoan auzipetua izan zen kolpean parte hartu zuten beste hogeita lau militarrekin batera: 26 urteko kartzela zigorra ezarri zioten eta gudarostetik bota zuten. 1991n, 75 urte zituela, atera zen kartzelatik.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.