Bizargorri Operazioa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bizargorri Operazioa
Bigarren Mundu Gerra
Operation Barbarossa corrected border.png

Nazien hasierako asmoa
Data 1941eko ekainaren 22tik abenduaren 5era
Lekua Polonia, Bielorrusia, Ukraina, Moldavia, Lituania, Letonia, Estonia eta Errusia
Emaitza Ardatzeko botereen porrota
Gudulariak
Flag of the German Reich (1935–1945).svg III. Reicha
Flag of Romania.svg Errumania
Flag of Finland.svg Finlandia
Flag of Italy (1861-1946).svg Italia
Flag of Hungary (1915-1918, 1919-1946).svg Hungaria
Flag of Slovakia.svg Eslovakia
Flag of Independent State of Croatia.svg Kroazia
Flag of the Soviet Union (1923-1955).svg Sobietar Batasuna
Buruzagiak
Flag of the German Reich (1935–1945).svg Adolf Hitler (nagusiena) Flag of the Soviet Union (1923-1955).svg Josef Stalin (nagusiena)
Indarrak
-3,9 milioi soldadu
-3.600 tanke
-4.389 hegazkin
-8,2 milioi soldadu
-15.000 tanke
-40.000 hegazkin
Galerak
918.000 soldadu 3.000.000 heriotz

Bizargorri Operazioa (alemanez: Unternehmen Barbarossa) Bigarren Mundu Gerran Sobiet Batasunaren inbasioari Alemania Nazik emandako kode izena izan zen. Izena Germaniako Erromatar Inperio Santuko Frederiko Bizargorri enperadorearengatik eman zioten.

Ekintza militarra 1941eko ekainaren 22an hasi zen. Operazioaren helburua SESBeko Europako zatia, Arkhangelsk eta Astrakhan hirien arteko mendebaldea hain zuzen ere, azkar konkistatzea zen. Operazioaren amaieran, 1941eko abenduan, Hitlerrek ez zuen lortu espero zuen adina. Dena den, Armada Gorriak alemaniarren aurrera egitea geldiarazi zuen arren, SESB kinka larrian zegoen.

Estrategikoki, alemaniarrek Sobiet Batasunako zenbait zonalde oso aberats okupatu zituzten, batik bat Ukraina aldean. Arrakasta hori gorabehera, Moskuko ateak ezin izan zituzten gurutzatu, hurbil geratu arren. Gainera, ekialdeko frontean horrelako ofentsibarik ezin zuten berriro eratu.

Azkenean, Bizargorri Operazioaren porrotak, hau da, Sobiet Batasuna okupatu ez izanak, Alemania Naziren erabateko porrota ekarri zuen Bigarren Mundu Gerran. Bizargorri Operazioak Ekialdeko Frontea zabaldu zuen, zein gerrako fronterik ankerrenetakoa bilakatu zen. Izan ere, bataila-zelaietan burutu ziren sarraski handienak, sobietarrentzat baita alemaniarrentzat hein berean, fronte horretan gertatu ziren.

Hitlerren plana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

« Alemaniako Indar Armatuek gertu egon behar dute Errusia sobietarra kanpaina azkar baten bidez gainditzeko, Ingalaterrarekin duen gerra bera ere amaitu baino lehen (...).

Errusiako mendebaldean dago Errusiako armadaren zatirik handiena. Armada horri egin behar diogu eraso, beraz, gurdi blindatuekin, eta aurrera egin ahala, ukitu gabe geratzen diren elementuei ez diegu utziko Errusiako lurraldearen zabaltasunera erretiratzen.

Ondoren, aurrera egin behar dugu bizkor, harik eta errusiaren hegazkin flotari Reicheko lurraldeak eraginkortasunez erasotzea galaraziko dion lerrora iritsi arte. Operazio horren helburua honakoa da: Volga-Arcangel lerroa gotorlekua bihurtzea. (...).

Hori lortzen badugu, errusiarren Baltikoko ontzidiak berehalakoan galduko ditu baseak eta borrokarako gaitasuna (...). Errusiaren aurkako gerran hasten garenean, Errumania eta Finlandia izango ditugu gurekin borrokan, gure operazioak dirauen bitartean. (...).

 »
Hitlerren koartel nagusia, 1940ko abenduaren 18a
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bizargorri Operazioa Aldatu lotura Wikidatan