Toledoko alkazarra
Toledoko alkazarra | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Gaztela-Mantxa |
Probintzia | Toledoko probintzia |
Udalerria | Toledo |
Koordenatuak | 39°51′29″N 4°01′14″W / 39.8581°N 4.0206°W |
Historia eta erabilera | |
Siege of the Alcázar | |
Jabea | Espainiako Lurreko Armada |
Erabiltzailea | Army Museum (en) Biblioteca de Castilla-La Mancha (en) Biblioteca Pública del Estado en Toledo (en) |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0001095 |
Toledoko alkazarra (gaztelaniaz: Alcázar de Toledo, alˈkaθar ðe toˈleðo ahoskatua) harkaitzen gainean eraikitako gotorleku bat da, behinola Espainiako hiriburu izan zen Toledo hiriko tokirik gorenean kokatuta dagoena.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]III. mendean jauregi erromatar bat izan zen. Alfontso VI.a Leon eta Gaztelakoaren eta Alfontso X.a Gaztela eta Leongoaren erregealdietan zaharberritua eta 1535ean Karlos I.a Espainiakoa eta Alemaniako V.aren erregealdian aldatua izan zen, alkazarra askotan erabili zuena Espainiako Erregeen egoitza ofizial bezala.
XIX. mendearen erdialdean Gobernazio Ministerioak Elisabet II.a Espainiakoaren erregealdian, hego-ekialdeko dorrean Madriletik Cadizera mezu kodetuak jaso eta igortzeko telegrafia mekanismo bat ezarri zuen, Andaluziako lerroko 10. dorre telegrafikoa zen, Mathé Brigadierrak sortua. Telegrafia optikoko dorre lerro honetako postuak Aranjuez, Toledo, Consuegra, Ciudad Real, Puertollano eta Fuencaliente bezalako hiri batzuetan egon ziren. Andaluziar zatian, beste toki batzuen artean, Cardeña, Montoro, Kordoba hiriburua, Carmona, Sevilla hiriburua, Las Cabezas de San Juan, Jerez de la Frontera, Cádiz hiriburua eta San Fernando zeharkatzen zituen. Telegrafo optiko bezala oso epe laburrean funtzionatu zuen, 1848 eta 1857 bitartean. Eraikinean Toledoko Infanteria Akademiak funtzionatu zuen.
1936 eta 1939 bitartean iraun zuen Espainiako Gerra Zibilean garai hartan matxinatutako koronela zen José Moscardók erabili zuen Guardia Zibilaren defentsa eta erresistentzia puntu bezala eta II. Errepublikari leial ziren tropek suntsitu zuten 70 egun iraun zuen setioan, 1936ko uztailak 22tik urte bereko irailak 28 arte. Azken egun honetan askatu zuen José Enrique Varelaren agindupean zegoen Afrikako Armadak eta hurrengo egunean bisitatu zuen alderdi nazionaleko jenerala zen Francisco Francok.
Ondoren berreraikia izan zen eta gaur egun, bertan, Gaztela-Mantxako Liburutegia dago eta Madrilgo antzinako Erresumen Gelatik etorriko den Armadaren Museoaren egoitza izango da.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- SÁNCHEZ RUIZ, Carlos, La telegrafía óptica en Andalucía, Consejería de Obras Públicas y Transportes, Andaluzia Junta, Sevilla, 2006.
- SÁNCHEZ RUIZ, Carlos, «Las torres telegráficas de Toledo y Ciudad Real», Castillos de España aldizkaria, 148. zkia, 2007ko abendua.