Jaizkibel Bizirik
Jaizkibel Bizirik hainbat arlotako 30 erakundek baino gehiagok (ekologistak, mendi taldeak, sindikatuak, alderdi politikoak…) osatutako plataforma bat da, 2004an sortua, helburu hau duena: Jaizkibel mendia babestearen eta Pasaiako kanpo kaia ez egitearen alde lan egitea. Plataforma honek ikerketa, parlamentuko ekintzak, gizarte dibulgazioa[1] eta erakundeen arteko lankidetza bultzatuz lan egiten du.
Sorrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2000. urtean Lezoko bizilagun talde bat mobilizatzen hasi zen, kanpo kaiaren informazioa zabaltzen eta protesta ekintza desberdinak egiten. Plataforma 2004. urtean sortu zen, manifestu bat aurkeztu zuten [2]
Partaideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaizkibel bizirik sortu zuten elkarteak hauek dira: WWF/Adena Gipuzkoa; Haritzalde Natur Taldea; Eguzki; Ekologistak Martxan; Superportuaren aurkako Taldea; Berdeak EG; Mutriku Natur Taldea; Itsas Enara Ornitologi Elkartea; Club Vasco de Camping; Jaizkibel Mendi Taldea; Badia; Lezoren Alde; Aukera; Aralar; Ezker Batua - Berdeak; AuB; Batasuna; EHAK; ELA; LAB administrazioa; AHTren aurkako Asanblada; AHT Elkartzen; Lezoko Gazte Asanblada; Gazterri; Gaztaño auzo elkartea; Oarsoaldeko EHE; Lezo Bizirik; Girizi mendi taldea; Batasuna kirol elkartea; Euskal Itsas Elkartea; Oreretako Elkartzen; Arraguako goiko eskola; Lasarte-Oria Bizirik; Tiñelu elkartea; Zintzilik Irratia; Txintxarri.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Jaizkibel Bizirik argitaratutako Superportua ez eraikitzeko 10 arrazoiak», Jaizkibel Bizirik elkartearen webgunetik hartua.
- ↑ «Jaizkibel Bizirik osatzen dutenek plataformaren sorreran sinatutako manifestua», Jaizkibel Bizirik elkartearen webgunetik hartutako google docs fitxategia.
- ↑ «Jaizkibel Bizirik hace publico un estudio de la Diputacion que considera de alta prioridad incluir los fondos marinos en el espacio protegido de Jaizkibel», Jaizkibel Bizirik elkartearen webgunetik hartua.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jaizkibel Bizirik ekologista taldearen webgunea.
- https://web.archive.org/web/20150109140714/http://www.foropuertopasaia.com/eu/. Kanpo porturaren inguruko eztabaida gunea.