Jam session

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Jam session (euskaraz literalki bapateko ekitaldi, ekitaldi inprobisatu edota prestaturik gabeko ekitaldi) delakoa aurretik prestatu edo antolatu gabeko musika emanaldi bat da.

Jam izendapenaren jatorria 1920ko hamarkadan dago, honekin taldean edo lagunartean jotako musikalanb labur bati deitu ohi zitzaion. Hitz honen eratorpena ezezaguna da, ingelesezko musikaren inguruko beste hainbat hitzen modura, adibidez, Jazz, como Hip, Hep, o HEPCO. Mendebaldeko Afrikako wolof hizkuntzetik eratorri izana litekeena da.

Inprobisazioak modu arinean doinu edo ekitaldiko partaideek iradokitako musikalanetan oinarrituak egon daitezke. Salbuespen gisa, erabateko inprobisazio bat ere eman liteke. Hots, aurretik ezagutzen den doinu jakin bat ez jotzea, doinua bera unean bertako inprobisaziotik sortua izana.

New York hiriko jazz giroan, etxebizitza, hoteletako gela, festa edota solairu partikularretan ospatutako ezagun edo lagunarteko musika emanaldi informalak eman ohi izan dira, hauetan musikariek bertaratutakoek ezagutzen dituzten doinuak edota une hartan aukeratutako doinuak jo ohi dituztelarik.

Jam session ekitaldia historikoki jazzari oso lotuak egon dira, bere jatorria bapateko kale ekitaldietako doinuetan dagoelarik. Halere, gaur egun beste musika motetan izan ohi diren bapateko musika emanaldiak izendatzeko ere erabiltzen da, esate baterako blues, rock, pop, rap, bluegrass nahiz bapateko irlandar eta eskoziar folk musika emanaldietan.