James Stirling (matematikaria)
James Stirling (matematikaria) | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Stirling, 1692ko maiatza |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Edinburgo, 1770eko abenduaren 5a (78 urte) |
Hobiratze lekua | Greyfriars Kirkyard |
Familia | |
Aita | Archibald Stirling, Lord Garden |
Ama | Mause Murray |
Hezkuntza | |
Heziketa | Oxfordeko Unibertsitatea Balliol College (1710 - 1717) |
Hizkuntzak | latina |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria eta zuzendaria |
Enplegatzailea(k) | Veneziako Errepublika Glasgowko Unibertsitatea Paduako Unibertsitatea Scots Mining Company (en) ![]() |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Isaac Newton |
Kidetza | Royal Society Prusiako Zientzien Akademia |
Izengoitia(k) | The Venitian |
![]() |
James Stirling (1692ko maiatza — 1770eko abenduaren 5a) matematikari eskoziarra izan zen.[1] Archibald Stirling-en eta haren bigarren emazte, Anna Hamiltonen semea izan zen. Oxfordeko Balliol Collegen ikasi zuen.
Stirling-en zenbakiek eta Stirling-en formulak beren abizena daramate.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Garden herrian jaio zen, Stirlingetik gertu, 1692ko maiatzean. 1726ko azaroaren 3an Londresko Royal Societyko kide hautatu zuten, Isaac Newtonek proposatuta. 1753an uko egin zion arrazoi ekonomikoak zirela medio.
1735ean Leadhills-eko meategien administratzaile izendatu zuten, eta horrek murriztu egin zuen matematikarekiko zuen dedikazioa (baina ez guztiz). Hamar urte geroago, meatzeetako aireztapenari buruzko artikulu bat argitaratu zuen.
Edinburgon hil zen, 1770eko abenduaren 5ean.
Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

- Lineae Tertii Ordinis Neutronianae (1717)
- Methodus differentialis Newtoniana illustrata (1719)
- Methodus Differentialis (1730)
- Of the figura of the Earth, and the variation of gravity on the surface (1735)
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Algebraic number theory, Richard A. Mollin
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- O'Connor, John J.; Robertson, Edmund F.. MacTutor History of Mathematics archive. University of St Andrews..