Jamot Enea etxea

Koordenatuak: 43°19′18″N 1°53′57″W / 43.32178°N 1.89928°W / 43.32178; -1.89928
Wikipedia, Entziklopedia askea
Jamot Enea etxea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaLezo
Koordenatuak43°19′18″N 1°53′57″W / 43.32178°N 1.89928°W / 43.32178; -1.89928
Map
Historia eta erabilera
EraikuntzaXVII. mendea -
Arkitektura
EstiloaBarrokoa
Ondarea
EJren ondarea3

Jamot Enea etxea Lezon dagoen XVII. mendeko eraikina da, Done Jakueren ibilbide kulturalak zeharkatzen duen Lezoko kale Nagusiko 16. zenbakian kokatzen dena. Izena 1582. urtean frantsesen aurkako itsas-batailan garaile irten zen Lezoko Joanot kapitainarekin, Villaviciosatarren leinukoa, du zerikusia[1].

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armarri obalatua

Etxeak bi isurkiko estalia du eta teilatu gailurra fatxada nagusiarekiko paraleloa da. Oinplanoa laukizuzena da eta beheko solairuaz gain beste bi ditu.

Lehenengo solairuan hiru bao daude, erdikoa karelduna eta albokoak erlaizdunak, eta bigarrenean beste hiru, tamaina berekoak eta erlaizdunak. Goiko bi solairuen artean XVI. mendeko armarri obalatua dago, ohorezko bi kantoi dituenak.

Behe solairuko sarbide inguruak eta lehen eta bigarren solairuak harlanduzkoak dira eta beste guztia harlangaitzezkoa[2].

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eusko Jaurlaritzak izendatutako ondarea da[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.