Janari zuntz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mangoek janari zuntza daukate

Janari zuntza landare jatorriko gaia bat da, digestioan entzimek eraldatzeen ez dutena. Janari zuntza, nutrizio baliorik ez duen arren, digestioaren funtzionamenduan —hesteetako funtzioetan, zehazkiago— berebiziko eginkizuna betetzen du.

Elikagai mesedegarri hori berez datza laboreetan, ogian, lekaleetan, barazkietan eta frutetan.

Zuntzaren barruan ondoko produktuak sartzen dira:

  • Zelulosa: 3.000 edo 8.000tik 10.000 bitarteko glukosa-unitatez osaturik dago.
  • Hemizelulosa: Bere baitan 250 produktu desberdin ditugu.
  • Lignina: Fenilpropanoaren eratorkin ez-hidrokarbonatuak dira. Bere pisu molekularra 1500-4000 daltonekoa da.
  • Pektina: bere pisu molekularra 60.000 eta 90.000 bitartekoa da. Osagai nagusia azido galakturonikoa da eta proportzio aldakorrean galaktosa, arabinosa, erramnosa, fukosa, etab... Horma begetal eta landareen hutsune intrazelularretan dago.
  • Gomak eta muzilagoak: Oso konposatu adarkatuak dira. Batzuek azido glukuronikoa dute eta beste batzuek azido galakturonikoa (gehienetan, bion nahastea dago) eta tartekaturik xilosa, arabinosa eta manosa.
  • Agar-a: Alga eta itsas belarretatik erauzten da. Manosa, xilosa, glukosa eta azido glukuronikoz osaturik dago.
  • Alginatoak: Azido manuroniko eta azido glukuronikoz osaturik daude. Farmazia industrian erabiltzen dira eta bestalde, gozotegi-industrian agente loditzaile eta emultsionatzaile gisa.
  • Azido fitikoa: Kaltzio(II)- eta magnesio (II-kopuru handiak finkatzen ditu.
  • Azido koipetsu hidroxilatuak.

Elikaduraren ikuspuntutik duen garrantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuntza aprobetxatzeko entzimarik ez dago.

  • Produktu batzuk (pektinak) aprobetxatzen dira, sinbiosi bakterianoari esker.
  • Zuntzaren papera ez da elikatzea.
  • Agarra algetatik erauzten da.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]