Jantzari (dokumentala)
Jantzari (dokumentala) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2020 |
Izenburua | Jantzari: Tradizioa eta parekidetasuna |
Jatorrizko hizkuntza | euskara |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dokumentala |
Iraupena | 70 minutu |
Grabazio lekua(k) | Iurreta |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Jone Guenetxea Carlos Iglesias |
Gidoigilea(k) | Jone Guenetxea Carlos Iglesias |
Argumentu nagusia | Iurreta, dantzaria, Euskal dantza eta genero-berdintasuna |
jantzari.eus | |
|
Jantzari: Tradizioa eta parekidetasuna Jone Guenetxea eta Carlos Iglesias-en euskarazko dokumental bat da, Iurretako emakume dantzarien parte-hartzea aztertzen duena.
Laburpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iurretan, Euskal Herriko beste plaza garrantzitsuetan bezala, gizonek emakumeak baino protagonismo gehiago izan dute dantzan. 2018an, emakume eta gizonez osatutako dantza taldeak Iurretako Aita San Migueleko plazara atera zen herriko festetan dantzatzera, horrela 100 urte zituen tradizioa apurtuz. Bost urtean behin ospatzen den 2019ko Urrijenan, lehenengoz, talde mixtoa parte hartu zuen, belaunaldi desberdinak batuz.[1] Dokumentalean, entseguak, prestaketak eta 35 testigantza ere agertzen dira, besteak beste, Marisa Barrena dantzaria, Oier Arazolaza antropologoa, Aritz Ibañez Duguna taldeko kidea, Maggi Bullen eta Miren Guillo antropologoak.[2][3]
Guenetxearen arabera, emakumeen parte-hartzea areagotzearen lorpena ez da egun batetik bestera eman, jende asko aritu da hori bultzatzen eta kulturaren esparrutik gizartea eraldatzeko aukera dagoela erakusten duela dio:
"Matxismoak defendatzen du tradizioa ezin daitekeela inolaz ere aldatu eta hemen ikusten dugu, Iurretako dantzen kasuan, hainbat urtetan gizonek dantzatu duten dantza parekidea izan daitekeela eta parekidetasun horrekin tradizioa aberastu egin daitekeela".[4]
Ekoizpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jone Guenetxea eta Carlos Iglesias dira dokumentalaren zuzendariak eta gidoilariak, Xabier Zabala ere gidoilaria da. Musika ordea, Mikel Núñez Lauzirikaren esku dago eta argazkigintza David Maezturen esku.[2] Dokumenatala Iurretako Mikel Deuna dantza taldea, Bideografik ekoiztetxea eta Anboto Komunikabidearen elkarlanaz aberastu da.[5]
Sari eta Aitortza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «“Garrantzitsua da dantzari gazteek jakitea normaltasunez egin duten aldaketa horren atzean zer dagoen” - Iurreta» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-11-06).
- ↑ a b «El Zornotza Aretoa te posibilita hoy ver 'Jantzari', el documental sobre la evolución de la danza en Iurreta» Mugalari Kultura 2021-07-17 (Noiz kontsultatua: 2022-11-06).
- ↑ «'Jantzari' dokumentalaren egileek aurrerapen bat proiektatuko dute Irudienean, abenduaren 7an - Iurreta» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-11-06).
- ↑ a b dantzancom. «Jantzari dokumentala saritu dute Cine Invisible jaialdian» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-06).
- ↑ «[BIDEOA 'Jantzari' dokumentalaren aurrerapena aurkeztu dute - Durangaldea»] Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-11-06).
- ↑ «Cine Invisible jaialdian genero ekitatearen saria jaso du 'Jantzari’ dokumentalak - Iurreta» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-11-06).