Jasokundearen eliza (Hernialde)
Itxura
Jasokundearen eliza (Hernialde) | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Anoeta |
Koordenatuak | 43°09′18″N 2°05′06″W / 43.1550387°N 2.0849562°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XVI. mendea |
Andre Mariaren Jasokundearen eliza Hernialde herriko eliza da, Gipuzkoan.
Nabe bakarreko eraikuntza da, XVI. mendekoa eta abside poligonalekoa. Arkupe batek babesturiko ate barroko batean zehar egiten da sarrera. Kanpandorre karratua du. Barrualdean, erretaula nagusia nabarmentzen da.
19. mendean eliza honetako bikarioa izan zen Santa Kruz Apaiza gerrilari karlista, atxilotzeko zorian egon zelarik Hernialdetik ihes egin zuen arte. Elizak albo batean duen plazak apaiz haren izena du 21. mendean.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Leku interesgarriak eta baserriak» Hernialde (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).