Manuel Santa Kruz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Manuel Santa Kruz
Santakruz 001.jpg
Bizitza
Izen osoa Manuel Ignacio Santa Cruz Loidi
Jaiotza Elduain1842ko maiatzaren  23a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Pasto1926ko abuztuaren  10a (84 urte)
Jarduerak
Jarduerak buruzagi militarra eta apaiz katolikoa
Izengoitia(k) Cura Santa Cruz
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Bigarren Karlistaldia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
Erlijio-ordena Jesusen Konpainia
Artikulu hau Apaiz karlistari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Santa Cruz».

Manuel Ignazio Santa Kruz Loidi (Elduain, Gipuzkoa, 1842ko martxoaren 23a[1]Pasto, Kolonbia, 1926ko abuztuaren 10a), Santa Kruz apaiza izenez ezagunagoa (edo "Don Manuel"), apaiz eta gerrillaria zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gasteizko apaizgaitegian ikasi eta apaiztu bazen ere, militar ezaguna izan zen.

Hernialdeko parrokoa zen, 1868ko Iraultzak Elisabet II.a Espainiakoa bota zuenean. 1870eko urrian atxilotu zuten karlismoaren aldeko propaganda aktiboa egiteagatik, baina urriaren 6an Ipar Euskal Herrira ihes egin zuen. 1872ko apirilean Hirugarren Karlistaldia hasi zenean, muga igaro eta taldetxo armatu baten buru egin zen. Ez zuen Zornotzako ituna onartu, eta, abuztuan Aramaion berriro atxilotuta, ihes egitea lortu zuen, eta Ipar Euskal Herrian babesa lortu. Abenduaren 2an berriro igaro zuen muga, eta bere taldetxoarekin bildu zen.

Bere taldea Gipuzkoan aritu zen borrokan eta bera karlismoaren buruzagi agerikoenetako bat bihurtu zen. Ezagun egin zen batez ere bere ausardiagatik, baina baita bere ankerkeriagatik ere. Bere jokaera askea zela-eta gatazkak izan zituen karlismoaren buruzagi militarrekin. Gatazka horiengatik borroka utzi eta 1873ko uztailean berriro Frantziara alde egin behar izan zuen. Abenduan berriro Gipuzkoara itzuli zen, baina ez zen luzaro izan. Azkenean Nantesa, Lillera eta Londresa erbesteratu zen. Santa Kruz Jesusen Konpainian sartu eta misiolari aritu zen Jamaikan eta Kolonbian, azken herrialde horretan hil zen arte.[2]

Taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Manuel Santa Kruz eta bere taldeko gizon batzuk 1873an.
Santa Kruz Kolonbian.

Pio Barojak 1924ko Divagaciones Apasionadas liburuan taldeko kideen zoria azaltzen du:

Auñamendi Eusko Entziklopediak beste kideen zoriaz honako hau dio:[3]

  • Jose Zeberio, ezizenez Xendoia, bertsolaria liberalek harrapatu eta gero Cadizen preso egon zen.
  • Orkaiztegi, Santa Kruzen aholkularia izan zen.

Pio Barojak Zalakain abenturazalea eleberrian (1908) Santa Kruz apaizaren taldearen anekdota batzuk kontatzen ditu, eta baita haren deskribapen fisikoa eman ere:

« (Gaztelaniaz) Era un hombre regordete, más bajo que alto, de tipo insignificante, de unos treinta y tantos años.(...) Llevaba la boina negra inclinada sobre la frente, como si temiera que le mirasen a los ojos; gastaba barba ya ruda y crecida, el pelo corto, un pañuelo en el cuello, un chaquetón negro con todos los botones abrochados y un garrote entre las piernas. (...) tenía algo de esa personalidad enigmática de los seres sanguinarios, de los asesinos y de los verdugos; su fama de cruel y de bárbaro se extendía por toda España. Él lo sabía y, probablemente, estaba orgulloso del terror que causaba su nombre. En el fondo era un pobre diablo histérico, enfermo, convencido de su misión providencial. »

Artea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://liburutegidigitala.donostiakultura.com/Liburutegiak/download.php?fich=LA+CONSTANCIA%2F1926%2F12%2F03%2F0004.pdf&path=PDF
  2. Aita Karlos Arrizabalaga misiolariari eginiko elkarrizketa, Noticias de Gipuzkoa, 2006-07-09.
  3. a b «Santa Cruz Loidi, Manuel Ignacio», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  4. (Gaztelaniaz) «Francisco María de Arámburu Mendiaraz (Beasaín, 1838)», Bustinza.com.
  5. Nikolas Ormaetxea Orixe (1929): Santa Kruz apaiza. Klasikoen Gordailuan online eskuragarri.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]