Jauregi jeneralaren kalea (Donostia)
Jauregi jeneralaren kalea | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
Herrialdea Lurraldea |
![]() ![]() | ||||
Koordenatuak: | 43°19′29.0″N 1°58′57.4″W / 43.324722°N 1.982611°W43°19′29.0″N 1°58′57.4″W / 43.324722°N 1.982611°W |
Jauregi jeneralaren kalea gaur egungo Donostiako Parte Zaharreko kalea da nahiz eta, berez, Ekialdeko Zabalgunearen kalea izan (Parte Zaharreko biztanleentzat "Ensantxea"). Aldamar kaletik Salamanka pasealekuraino doa.
Kalearen izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gaspar Jauregi "Artzaina" militar foruzalea (Urretxu, 1791 - Gasteiz, 1884) 1810tik 1813ra frantsesen aurka gerrilari ibili zen. Gerra bukatu ondoren Urretxuko alkatea izan zen. Karlisten aurka eta liberalen alde egin zuen eta erbestea ezagutu zuen. Azken urtetan euskal probintzietako kapitain jeneral izan zen eta, gero, Arabako komandante jeneral izendatu zuten.