Javier Ortiz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Javier Ortiz
Bizitza
Jaiotza Donostia1948ko urtarrilaren 24a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Madril2009ko apirilaren 28a (61 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak kazetaria

Javier Ortiz Estévez (Donostia, 1948ko urtarrilaren 24a - Madril, 2009ko apirilaren 28a) Donostiako kazetaria izan zen.

Frankismoaren garaian, hemezortzi urte zituela hasi zen kazetaritzan, isilpeko argitalpenetan. Horren eta bere militantzia politikoaren kariaz (ETA Berriko kide izan zen) hainbatetan atxiloturik, Frantziara erbesteratu zen. Franco hil ostean itzuli zen, eta Saida izeneko aldizkari errepublikazalea sortu zuen. Behin baino gehiagotan aldizkaria bahiturik suertatu zen, baita langileak atxilotuta ere.

1985ean Mar izeneko aldizkariko erredaktore-buru jardun zuen. Horren ondoren, 1989an Pedro J. Ramírezek El Mundo egunkari espainiarrean lan egiteko aukera luzatu zion, GAL auzia ikertzeko. Erredaktore-burua, EAEko erredakzioko fundatzailea, Iritzi saileko burua eta zuzendariordea izan zen hedabide horretan. Kazetariak eta hedabideak kontrako iritzi politikoak izanda, 2002tik aurrera astean bitan zutabea baino ez zuen idatzi. Egunkari horretan 2007 arte jarraitu zuen. Izan ere, irailaren 17an blogean Javier Ortizek berak jakinarazi zuen bezala, Público egunkarian zutabea idatziko zuen egunero. Halaber, Radio Euskadi eta ETBn iruzkingilea zen.

Entseguak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Matrimonio, maldito matrimonio (1991)
  • Jamaica o muerte (1994)
  • El felipismo de la A a la Z (1996)
  • Diario de un resentido social (2001)
  • Ibarretxe (2002)
  • Repensar la prensa (beste birekin batera) (2002)
  • Miradas sobre Euskadi (beste bederatziekin batera) (2004)
  • Xabier Arzalluz. Así fue (2005)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]