Jean-Baptiste Coyos

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Jean-Baptiste Coyos
Jean-Baptiste Coyos
Datu pertsonalak
Izen osoa Jean-Baptiste Coyos Etxebarne
Ezizena Battittu
Jaio 1952
Maule-Lextarre ( Zuberoa)

Jean-Baptiste Battittu Coyos Etxebarne (Maule-Lextarre, Zuberoa, 1952 -) euskal irakasle, idazle eta euskaltzain osoa da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1974an lehen mailako irakasle ikasketak burutu zituen eta irakaslea izan zen 2008ra arte. Hizkuntzalaritza Orokorreko doktorea da Parisko René Descartes unibertsitatean. 1996az geroztik eskola ematen du unibertsitateetan.

1999tik 2003ra hizkuntza politikarako arduraduna izan zen Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrean eta 2004tik 2006ra ikerketa karguduna Baionako Iker Zentroan.

2006an euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak.

2010eko azaroaren 26an izendatu zuten euskaltzain oso[1] Jean Haritxelhar, Jean-Louis Davant, Txomin Peillen eta Andres Urrutia euskaltzainek proposatuta. Euskaltzaindiko Sustapen batzordeko kidea da.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Description du parler basque souletin des Arbailles - Étude de l'ergativité tesi doktorala
  • Politique linguistique Langue basque et langue occitane du Béarn et de Gascogne
  • Xiberotarra zuberera, le dialecte basque souletin

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Euskaraz)Berria.info:Jean Baptiste Coyos euskaltzain oso

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]