Fontes Linguae Vasconum
Fontes Linguae Vasconum: Studia et documenta | |
---|---|
![]() | |
Mota | aldizkari |
Fitxa teknikoa | |
Lehen zenbakia | 1969 |
Hizkuntza | euskara, gaztelania |
Argitaratze lekua | Iruñea |
Argitaletxea | Vianako Printzea Erakundea |
Gai nagusia | euskara |
Banaketa | |
Banatze-eremua |
![]() |
Maiztasuna | Seihilabetekaria |
Salneurria | 10 € |
Historia | |
Zuzendaria | Ekaitz Santazilia Salvador |
Editore-burua |
Ekaitz Santazilia (en) ![]() |
Identifikadoreak | |
ISSN | 0046-435X |
Kanpo loturak | |
http://www.culturanavarra.es/eu/fontes-lingvae-vasconvm |
Fontes Linguae Vasconum: Studia et documenta (FLV) hizkuntza ikerkuntzako aldizkari bat da, 1969an sortua. Vianako Printzea Erakundeak argitaratzen du. 2016an 121. zenbakira iritsi zen. Lehenengo hiru hamarkadetan 219 autoreren 675 artikulu atera zituen argitara. Euskararen oinarri historikoen ikerketak eta azterketa filologikoak argitaratzen ditu, bai eta hizkuntzaren lekukotasun anitz ere, euskalkien berri edo eta beste alderdi historikoena ere ematen dutenak.
Artikuluak gehienbat euskaraz edo gaztelaniaz agertu dira.
Jose Esteban Uranga Galdeano izan zen lehen zuzendaria. Gero Vicente Galbete Guerendiáin etorri zen, eta ondoren —epe laburrez— Jose María Yárnoz. Ondotik Julio Caro Baroja etorri zen eta hari, urte luzez, Jose Maria Satrustegik hartu zion segida. Patxi Salaberri Zaratiegi izan zen arduraduna gero, eta 2016 bukaeratik Ekaitz Santazilia da zuzendaria.
Haren orrialdeetan zehar, hizkuntzalari ospetsu askoren sinadurak ikus daitezke, hala nola Koldo Mitxelena, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi, Ricardo Zierbide, Joan Coromines, Estornes Lasa anaiak, Julio Caro Baroja, Antonio Tovar, Jose Maria Sánchez Carrión Txepetx, Jimeno Jurio, Koldo Artola, Jose Maria Satrustegi bera, Iñaki Camino, Iñaki Gaminde, edo Patxi Salaberri Zaratiegi, bai eta nazioartean ezagunak diren beste hainbat, Nils Holmer edo W. W. Schuhmacher esate baterako.
Gordailuak, datu baseak eta sailkapen sistemak. Oihartzunaren neurgailuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aldizkaria honako datu base eta sailkapen sistemetan aurki daiteke:
Dialnet; Centro de Documentación César Borgia; DOAJ; REGESTA IMPERII; ISOC; DICE; Latindex; InRech; COPAC; SUDOC; ZDB; ISSN Register online; ULRICH’s; Recolecta; RESH; MIAR; INGUMA; ANEP; CIRC eta CARHUS.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen iturrietako bat Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa da.
Kanpo erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Aldizkariaren web orria, Nafarroako Gobernuaren webgunean.