Jasone Salaberria Fuldain (Ermua, Bizkaia,1952kouztailaren 18a - Baiona, Lapurdi, 2021ekoapirilaren 8a)[1][2][3][4] euskal linguista eta irakaslea izan zen. Euskara irakasle izan zen Seaskan eta urte anitzetan IKER Euskara eta euskal testuen ikerketa-zentroko ikerketa-proiektuetan partaide (HIPVAL, Norantz,[5] Iparrahotsa, ACOBA, Hiruele). Zuberera eta nafar-lapurtar euskalkien ahoskera aztertu zuen eta ahoskera lantzeko programa informatikoak sortzeko proiektutan ere kide izan zen.[6][7][8]
Ermuko Ignacio Olañeta kalean jaioa, Casto eta Igone gurasoek izandako 8 seme-alabetan hirugarrena izan zen bera. Neskato alaia izan zen, geldi ezina, beti jolasteko prest zegoena. Hamar urte zituela sendia Durangora bizi izatera joan zen eta Jasonek Nevers ikastetxe frantsesean ekin zion ikasteari.[9][10]
70ko hamarkada hasieran Magisteritza egiten ziharduela eta ikasketok amaitu orduko, Ermuko Anaitasuna ikastolatik lan egiteko deia jaso zuen; Lehen Hezkuntzako ikasleekin hasi zen eta Haur Hezkuntzako txikiagoetara pasatu zen gero.[9][10]
Jasone euskara irakaslea izan zen Seaskan eta euskara ikasteko liburuak eta materialak argitaratu zituen.[13][14] Gerora eta luzaroan Baionako Bernat Etxepare lizeoan euskal hizkuntza eta literatura irakatsi zituen.
NORANTZ proiektuan Iparraldeko belaunaldi desberdinetako euskaldun arrunten hizkeraren ezaugarriak alderatu zituzten. Euskararen ezaugarri gramatikalak gogoan hartuta (eta ez gizarte egoera), euskararen gramatikaren ehunka punturi doazkien datuak hartuta, hainbat ondorio txiki aurkeztu zituzten 2012ko abuztuan.[20][21]
Lehen Mundu gerrako euskal presoen grabaketen transkripzioa (2017)
Prusiako Komisio Fonografikoaren artxiboetan agertu ziren Lehen Mundu gerrako euskal presoen grabaketen transkripzio ortografiko eta fonetikoekin ere lan egin zuen.[13][22] Egungo arau ortografiko eta fonetikoetara (IPA) egokitu zituen ere. EKEk 2017ko maiatza-uztailean misio bat luzatu zion Jasone Salaberriari. Artxibo-funtsen eranskinetan zeuden 35 eskuizkriburen bertsio elektronikoak egin zituen. 87 euskal kantu jaso ziren (presoek eman bertsio ezberdinak kondutan hartu gabe), horietan 4 erlijiosoak; eta 13 narrazio, mota guziak kontutan hartuta: leiendak eta erran zaharrak, istorioak, maskaraden deskribapena, Zuberoako sineskeria herrikoiak, gutun biografiko luze bat, eta Haur prodigoa parabola (Luk 15, 11-32), hizkuntza ikertzeko hautatua den estandarra eta Ipar Euskal Herriko 3 probintzietako 5 ordezkariek beren euskalkian irakurri zutena: Saint-Jean Bidegaray zuberotarra, Jean-Noël Irigoyen baxenabartarra, eta 3 lapurtar, Pierre Labadie Hazpandarra, Jean-Baptiste Mendiburu Donibandar Kostatarra et Antoine Suhas Arrangoiztarra.[22]
Bilboko Goi Ingeniari EskolakoAholab laborategikoekin (Inma Hernaez buru duen ikerketa-taldea) euskarazko ahotsak sintetizatzeko edo euskarazko audio-grabazioak analizatzeko programa automatikoak garatzen aritu izan zen.[23][24]
ELAN analisi multimodalerako lanabesa, I. Jardunaldiak Ondareaz eta Hezkuntzaz, Espagne, 2012;[25]
Aldaketak Prosodiaren Esparruan: Ikergaiak eta arazo metodologikoak, Jasone Salaberria, Iñaki Gaminde, Ander Olalde, Lapurdum, Basque studies review, Aldaketak, aldaerak, bariazioak euskaran eta euskal testugintzan - Changements, variations et variantes dans la langue et les textes basques, France, 2008;
(Ingelesez)Modelling Basque intonation using Fujisaki's model and carts, Eva Navas., Inmaculada Hernáez, Ana Armenta, Borja Etxebarria, Jasone Salaberria, State of the Art in Speech Synthesis, 2000;
(Ingelesez)Another step in the modeling of Basque intonation: Bermeo, Gorka Elordieta, Iñaki Gaminde, Inmaculada Hernáez, Jasone Salaberria & Igor Martín de Vidales, In Václav Matoušek, Pavel Mautner, Jana Ocelíková & Petr Sojka (eds.), Text, Speech and Dialogue, 361-364. Berlin: Springer-Verlag;
(Ingelesez)The Basque Paradigm Genetic Evidence of a Maternal Continuity in the Franco-Cantabrian Region since Pre-Neolithic Times, Bernard Oyharçabal, Jasone Salaberria-Fuldain, The American Journal of Human Genetics, 2012,.
Baiona Ttipian Jean-Michel Larrasquet eta Jasone Salaberriaren etxebizitza, bion omenezko plazatxoari begira.2019an Baionako Toponimia taldearen ekimenez Jean-Michel Larrasquet izena jarritako plazabaratzeari, 2021ean Jasone Salaberriaren izena gehitu zitzion, pare-parean bizi zen bikotearen ikerketak eta lana omendu nahian[26]
Ermuko Ondarea taldearen ekimenez, 2023ko martxoan 8EME izenburupeko erakusketa egon zen ikusgai, arlo desberdinetako zortzi emakume ermuar esanguratsuekin osatutakoa, Jasone Salaberria tarteko. Hurrengo urteetan erakusketa bera espazio desberdinetara zabaldu zen, besteak beste, herriko eskola desberdinetara eta Institutora[27]