Andres Urrutia
| Andres Urrutia | |||
|---|---|---|---|
(2009) | |||
2004ko abenduaren 17a - ← Jean Haritxelhar | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Bilbo, 1954ko abenduaren 21a (71 urte) | ||
| Herrialdea | |||
| Hezkuntza | |||
| Heziketa | Deustuko Unibertsitatea | ||
| Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||
| Irakaslea(k) | Ricardo de Ángel | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | ekonomialaria, unibertsitateko irakaslea, notarioa, idazlea, lexikografoa eta legelaria | ||
| Lantokia(k) | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||
| Enplegatzailea(k) | Deustuko Unibertsitatea | ||
| Kidetza | Euskaltzaindia Katalan Ikaskuntzaren Institutuko Filologia Saila Euskalerriaren Adiskideen Elkartea Zuzenbidearen Euskal Akademia | ||
| Izengoitia(k) | Jon Arego | ||
- Artikulu hau euskaltzainburuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Urrutia».
Andres Maria Urrutia Badiola[1] (Bilbo, 1954ko abenduaren 21a) notarioa, idazlea eta, 2005etik, Euskaltzaindiko burua da.
Ibilbide profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Batxilergo ikasketak Indautxuko Jesuitetan egin zituen. Deustuko Unibertsitatean Zuzenbide ikasketak burutu zituen, 1976an lizentziatu zelarik, abokatu-ekonomista sailean. Ondoren, notarioa izateko oposizioak prestatu zituen eta, gainditu ostean, Ondarroako notarioa izan zen, 1981etik 1994 arte eta hortik aurrera Bilbon.[2] Deustuko Unibertsitatean Zuzenbide Fakultateko irakasle da, eta eskolak euskaraz nahiz gaztelaniaz ematen ditu.

Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1984tik 1988ra Euskararen Aholku Batzordeko kidea izan zen. Arlo juridikoan, hainbat lan lexikografiko eta terminologikotan hartu du parte, besteak beste "Euskara legebidean" (Gotzon Loberarekin batera), "Euskara, zuzenbidearen hizkera" eta "Bizkaiko Batzar Nagusiak eta euskara: 1833–1877" lanetan. Labayru ikastegiko kolaboratzailea ere bada.
1997an euskaltzain oso izendatu zuten Alfonso Irigoien ordezkatuz. Azkenik, 2005eko urtarrilaren 27an Euskaltzaindiaren buru hautatu zuten, Jean Haritxelhar ordezkatzeko. Hartara, akademiaren zazpigarren presidente bilakatu zen.
Idazle
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1970. hamarkada amaieran Lekeitioko Sustraia aldizkarian kolaboratu zuen.[5]
Hainbat itzulpen egin ditu (Álvaro Cunqueiroren Hareazko erlojua, Tolkienen Silmarillion edo James Joyceren Ostatua),[6] eta bi narrazio liburu argitaratu:
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Oviedo, Alex. «Andrés Mª Urrutia, Notario. Presidente de la Academia Vasca de Derecho (AVD-ZEA) y de la Real Academia de la Lengua Vasca-Euskaltzaindia: “Los años en Ondarroa fueron mi mejor máster en euskera y Derecho civil vasco”» Escritura Pública.
- ↑ erabili.eus. (2004-12-1). Andres Urrutia da euskaltzainburu berria. .
- ↑ Zientzia, Elhuyar. (2011-05-01). «Euskarazko Tesien II. Koldo Mitxelena sariak jaso dituzte bost doktorek» Zientzia.eus (kontsulta data: 2024-03-07).
- ↑ Maite Oronoz eta Larraitz Uria punta-puntan Mitxelena tesi-sarian – Hizkuntza-teknologiak. (kontsulta data: 2019-02-27).
- ↑ Kaltzakorta Mentxaka, Mitxel. (2001). «Euskalgintza Lekeition 1970-1977 inguruan» Euskera ikerketa aldizkaria: Revista de Investigación de la Real Academia de la Lengua Vasca 46 (1): 237–241. ISSN 0210-1564. (kontsulta data: 2025-11-29).
- ↑ Auñamendi Eusko Entziklopedia. Andrés Urrutia Badiola. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]