Jean-Marie Ekai

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:08, 17 urtarrila 2016
Artikulu hau Lapurdiko musikariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ekai».
Jean-Marie Ekai
Datuak
JaioterriaDonibane Lohizune
Jaiotza data1962ko maiatzaren 22a
Musika motapop, jazz, blues
TresnakGitarra
Webguneahttp://perso.wanadoo.fr/ecayjm/

Jean-Marie Ekai[1] edo Ecay[2] (Donibane Lohizune 1962ko maiatzaren 22a) gitarra jotzaile lapurtarra da. Eklektikoa, Euskal Herrian gehienbat Itoiz taldean aritu zelako da ezaguna baina hainbat proiektutan esku hartu du, bai berarenak bai puntako beste musikari askoren kolaboratzaile gisa.

JME akronimoa ere erabiltzen du[3] eta oso kalitate handiko gitarra jotzailetzat jotzen da.

Biografia

Hastapenak

Lohizundarra, Baionako Kontserbatorioan solfeo lau urtez eta gitarra urtebetez ikasten ibili zen. 1976tik aurrera eskualdeko talde batzuetan jotzen hasi zen: Storm, Eclipse...Tokiko erreferente musikal askorekin (Sylvain Luc, Mixel Ducau...[4]) harreman ugari zuen.

1981ean Bordeleko Kontserbatorioan ari zelarik konturatu zen inguru pedagogiko klasikoak ez zuela motibatzenb eta harrezkero ikasketa aldetik autodidakta izan da. Musikaz gain, hurrengo urtean Pauen espainiera ikasketetan eman zuen izena.

Itoiz eta beste

1983tik 1988 Jean-Marie Ekai Hego Euskal Herrian plantatu zen eta Itoiz[5] talde mitikoko kidea izan zen; bere etorrera, ideia musikalek eta Juan Carlos Perezekiko konplizitateak taldeari kemen berria eman zioten[6]. Rock sinfonikoa bazterrean utzi eta poparen ildoan sakontzeari ekin zioten; emaitza: Musikaz Blai (1983) eta Espaloian (1985); azken honetan Perezekiko desberdintasunak direla eta taldea utzi zuen.

Aldi berean beste proiektu batzuetan ere aritu zen:

Proiektu ugaritan

Beraz, Didier Lockwood Group taldean ibili zen lau urtez, mundu osoan zehar. 1992an Caron-Ecay-Lockwood izena hartuko zuen taldearen koliderra izan zen; hirukotea Frantzia, Txina, Korea eta Kanadan jo zuen.

1994 eta 1998 artean Ekaik Claude Nougarorekin konposatu eta lan egin zuen. 1995 gainera talde batean burua bera izanik ateratako lehen diskoaren urtea da; Atlantic Blues izan zuen izena.

1999 eta 2003an Richard Gallianoren taldeko kide gisa bere biretan aritu izan da.

2001ean World Energy Blues bere bigarren diskoa ekoitzi zuen.

Azken urteetan André Charlier eta Benoît Sourisseren biretan parte hartu du. Horrez gain Alex Acuna perutarra eta Dominique Di Piazzarekin ere aritu da.

Berarekin aritu diren beste musikari askoren artean hauexek daude:

Paris eta Euskal Herriaren artean bizi da.

Diskografia

Bera talde bateko lider eta kolider izanik lau CD eta DVD bat egin ditu.

CDak

DVDak

  • 2004ko amaieran DVD bat grabatu zuen: Live in Biarritz 2003, Gare de Midin 2003ko martxoaren 14an grabatua.
  • Beste batzuetan esku hartu du eta jotzen ikasteko den Blues fusion. Volume 1 atera zuen 2008an.

Beste batzuekin

Dozenaka diskotan kolaboratu du, nazioarteko aipatu musikari eta beste batzuen taldeek grabatutakoetan[8]. Goi mailako artista asko daude berarekin kontatu dutenen artean.

Euskal talde eta musikari hauekin grabatu du noizbait:

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Hala idatziko dugu euskaraz, sarritan erabili delako.
  2. Artistak berak gehien baliatu duen grafia; ikus bere webgunea.
  3. Diskografia bere webgunean.
  4. Ikus argazkia.
  5. Anekdota eta kasualitaterako, Ekai izeneko herria eta Itoitz haran berean daude, Longidan.
  6. Ikus Itoiz.
  7. Itoiz zein Orquesta Mondragón taldeetan kointziditu zuen bateria jotzaile gasteiztarrarekin.
  8. Ekairen diskografia osoa.

Kanpo loturak