Longida

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Longida

 Nafarroa Garaia

Longidako armarria

Izen ofiziala Lónguida <> Longida
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Zangozako merindadeaa
Alkatea Roberto Zazpe Bariain
(Irati)
Herritarra longidar
Koordenatuak 42°45′26″N 1°23′8″W / 42.75722°N 1.38556°W / 42.75722; -1.38556Koordenatuak: 42°45′26″N 1°23′8″W / 42.75722°N 1.38556°W / 42.75722; -1.38556

Maps of municipalities of Navarra Longida.JPG

Eremua 90,77 km2
Distantzia 36 km Iruñera
Posta kodea 31481
Biztanleria 318 bizt. (2014)
Euskaldunen % 6,17
Dentsitatea 3,5 bizt./km²

Longida[1] (ofizialki gaztelaniaz Lónguida) Nafarroako erdialdean dagoen udalerria da, Zangozako merindadean kokatua. 99,8 kilometro koadroko azalera dauka, eta, 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, 324 biztanle.

Gaur egun 23 herrik osatzen dute.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Longida Zangozako merindadeko herria da eta Nafarroako hiriburutik 36 kilometrora dago. Udaletxea Aosen dago. Itoizko urtegiak izena hartzen du izen bereko herritik, izan ere, udalerriaren lurrak zati handi batean ur azpian gelditu dira.

Longidak Agoizko udalerria inguratzen du, iparraldean Artzibarrekin egiten du muga, Urrotzekin eta Lizoain ibarrarekin mendebaldean, Itzagaondoa eta Urraulbeitirekin hegoaldean, eta Urraulgoitirekin ekialdean.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Longidak klima azpimediterraneoa dauka. Urteko batez besteko tenperatura 10 eta 13 gradu artekoa da (altueraren arabera aldatzen da), eta prezipitazioak 800 eta 1.000mm bitartekoak (ugariagoak udaberrian eta udazkenean. Urteroko egun euritsuak 80 dira batez beste eta 100 baino gehiago herriko gunerik menditsuenetan.

Jatorrizko landaredia asko gutxitu da gizakiaren eragina dela eta, gaur egun 180 hektarea haritz inguru baino ez dira geratzen. Pinuek 441 hektarea hartzen dituzte, gehienak Austriatik ekarritako pinu lariziar birlandatuak dira baina berezko pinuren bat ere gordetzen da. Birlandatutako pinuak, Urrozgoiti, Ulibeiti, Zarikieta eta Rala herrietan izaten dira, batez ere.

Herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Agoitz zeukan osakide, erdi-erdian, baina bereizi egin zen. Hori dela eta, egungo herriak honako hauek dira: Aiantz, Aos (herriburua), Artaxo, Billabeta, Ekai, Erdotzain, Exaberri, Ezkai, Gorraitz, Hiriberri, Itoitz, Larrangotz, Liberri, Longida-Murillo, Meotz, Mugeta, Olaberri, Orbaitz, Rala, Ulibeiti, Zarikieta eta Zutza.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1058an Leireko monasterioak Longidaren jabetza jaso zuen, Nafarroako erregeak emandako dohaintzaren bitartez. Herria eta bertako jabetza guztiez gain, errota baten jabetza ere eskuratu zuten. Jerusalengo San Joandarren ordenak ere jabetza ugari izan zituen Longidan XIII. mendetik aurrera. Behe Erdi Aroan ibarrak garapen handia izan zuen erromesen bidearen garapenarekin batera. XIX. mendetik XX. mendera Ekain distilategia, zerrategi mekanikoa eta altzarien lantegia izan ziren.

XIX. mendearen erdialdera arte, herria Longida haraneko diputatu batek zuzentzen zuen, eta herritarrek aukeraturiko erregidoreak. 1845ean jaurerriak bertan behera geratu eta herria udalerri independente bihurtu zen.

1847an herriko errepidea nagusia Iruñerako errepide zaharra zen artean ere. XX. mendearen hasieran, berriz, Longidatik igaroko zen Iratiko burdinbidea eraiki zen. Ekain Orreagako kolegiatak zuzenduriko ospitale bat egon zen, Donejakue bideko erromesei harrera egiten ziena. XIX. mendearen erdian, 70 errobo gari ematen zuten mahastiak eta lurrak zituzten. Ospitalearen itxiera-data zehatza zein den ez dakigu.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Demografia eta biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Longidako biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
1.077 1.098 1.077 1.150 987 1.035 1.006 786 492 360 316 294 314

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko sei etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %2,00 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Biztanleri galera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendearen bigarren erdian, Longidak biztanleriaren erdia baino gehiago galdu zuen, inguruko Artzibarrek, Urraulgoitik eta Urraulbeitik bezala. Udalerriak azalera handia eta kontzeju gehiegi dauzka, eta horrek dispertsio handia eragiten du. Gero eta etxe huts gehiago dago, eta herri batzuetan familia bakarra bizi da, lurren lantzeaz arduratzen dena. Exaberri herri hustua esaterako Nafarroako gobernuak erosi du.

Duela ehun urte mila biztanletik gora zituen ibarrean 300 baino ez dira geratzen gaur egun, eta biztanleria gehiena Ekain, Aosen, Longida-Murillon eta Artaxon biltzen da, errepide nagusiak diren herrietan alegia.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken agintaldietan Longidako alkatea Agrupación Independiente Irati (AII) taldeko Roberto Zazpe Bariain da. 2007an Udaleko zazpi zinegotzietatik lau lortu zituen taldeak eta hortaz gehiengo osoa udalean. Baliogabeko botoak 2 izan ziren (emandako guztien %0,85) eta 4 boto zuri izan ziren (botoen %1,71). Abstentzioa %11,94koa izan zen.

Longidako Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Agrupación Independiente Irati (AII) 119 4
Candidatura Popular de Lónguida (CPL) 111 3

2011n zerrenda berak aurkeztu ziren eta antzeko emaitza izan zen: Irati eskuindarrak 4 zinegotzi lortu zituen eta CPL ezkerrekoak 3, bien artean alde txikia egon zelarik. Abstentzioa igo egin zen[2].

Longidako Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Agrupación Independiente Irati (AII) 94 4
Candidatura Popular de Lónguida (CPL) 89 3

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxeak bi solairu dauzka eta Aos kontzejuan dago. Inguruan eraikinik ez duen "L" itxurako egitura da, eta inguruko eraikinen estilo bera dauka. Udal bulegoak han egon aurretik, herriko eskola egon zen bertan. Udala alkateak eta sei zinegotzik osatzen dute. Longidako udaleko idazkaria Artziko eta Orotz-Beteluko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Doneztebe kalea, z/g (Aos kontzejua)

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011 Roberto Zazpe Bariain Irati
2011-2015 Roberto Zazpe Bariain Irati

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Longida eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania du. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %6,25ek zekien euskaraz hitz egiten.

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Conda autobus konpainiaren Otsagabia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka Longidako kontzejuetan. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Konpainia beraren beste linea batek Irunberri eta Iruñea batzen ditu, Irunberritik aurrera aurreko lineak duen ibilbide berarekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Longida
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa


Longida
Maps of municipalities of Navarra Longida.JPG
Aiantz | Aos | Artaxo | Billabeta | Ekai | Erdotzain | Exaberri | Ezkai | Gorraitz | Hiriberri | Itoitz | Larrangotz | Liberri | Longida-Murillo | Meotz | Mugeta | Olaberri | Orbaitz | Rala | Ulibeiti | Zarikieta | Zutza