Edukira joan

Mixel Ducau

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mixel Ducau

Bizitza
JaiotzaBaiona, 1951ko azaroaren 9a (74 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Familia
Ezkontidea(k)Caroline Phillips
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikaria eta abeslaria
Musika instrumentuaahotsa

Mixel Ducau (Baiona, 1951ko azaroaren 9a) Lapurdiko musikaria da. Jotzen dituen instrumentuen artean, besteak beste, gitarra, txirulak, saxoa, ttun-ttuna eta alboka daude. Ahotsak egin ohi ditu ere.

Ibilbide luzeko musikaria da eta 50 disko baino gehiagotan parte hartu du. Errobi taldean egin zen ezagun Anje Duhaldekin batera.

1984an Jean-Marie Ekairekin batera Orquesta Mondragon taldean sartu zen saxofoi-jole moduan eta haiekin bi urte egin zituen Espainian biran.

Joseba Tapiarekin Zaldibobo taldea sortu zuen rocka eta tradizioa nahastuz. 2003an, Caroline Phillipsekin batera, Bidaia taldea sortu zuen.[1][2]

TikTara munduko musika taldean ere jotzen du saxoa gaur egun eta konponketak egiten dizkio Oreka Tx taldeari.

2016an proektu berri bati ekin zion, Tosta Banda izena duena. Bertan zazpi hizkuntza gutxitutako partaideak daude. Mixel Ducau bandaren musika zuzendaria da.

« Jean Phocas Euskal Herriak izan duen soinu ingeniari garrantzitsuena izan da. Su ta Gar taldetik hasi eta azken kantautoreraino, harekin grabatu ditugu lanak. Sekulako erreferentzia izan da Phocas, eta Anje Duhalde zer esanik ez. Mixel Ducau, berriz, musikari bikainenetako bat izan da euskal kantagintzaren munduan. Eta Daniel Landart ere bada, duda izpirik gabe, lerrootara ekartzekoa. Harenak dira Errobi taldearen abesti gehienak. »

Mikel Markez[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Bidaia - Mixel Ducau. (kontsulta data: 2017-08-18).
  2. Mixel Ducau — Euskal kultur erakundea. (kontsulta data: 2017-08-18).
  3. Markez, Mikel. (2026-03-01). «Errobi eta ‘Gure zortea’» Berria (kontsulta data: 2026-03-01).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biografia
Lapurdi
Artikulu hau Lapurdiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.