Jean Béraud
Jean Béraud | |||
---|---|---|---|
(1909) | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | San Petersburgo, 1849ko urtarrilaren 12a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Bizilekua | rue du Boccador (en) | ||
Heriotza | rue du Boccador (en) , 1935eko urriaren 4a (86 urte) | ||
Hobiratze lekua | Montmartreko hilerria | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Lycée Condorcet (en) Arte Ederren Goi Eskola Nazionala | ||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Irakaslea(k) | Léon Bonnat | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | margolaria | ||
Lantokia(k) | Paris | ||
Lan nabarmenak | |||
Jasotako sariak | |||
Kidetza | Ligue de la Patrie Française (en) | ||
Genero artistikoa | erretratua | ||
Jean Béraud (San Petersburgo, 1849ko urtarrilaren 12a - Paris, 1935eko urriaren 4a) frantziar margolari inpresionista izan zen. Bere lanetan Parisko ikuspegi orokorra eman zuen.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jean Béraud San Petersburgon jaio zen bere biki Mélanierekinbatera. Bere aita, eskultorea, ziurrenik San Isaak katedralean lanean aritu zen. 1853an aita hil ondoren, bere ama Geneviève Eugénie Jacquin Parisera itzuli zen bere lau seme-alabekin. Parisen Jeanek zuzenbide ikasi zuen eta lanean hasi zen abokatu gisa. Hala ere, prusiarrek hiriburura okupatu zutenean bere ibilbide profesionala eten egin zen.
1872an, garai hartako artistarik garrantzitsuenetako bat zen Léon Bonnaten klaseetara joatea erabaki zuen, Montmartre auzoko tailer batean. Hurrengo urtean tailerra utzi eta artearen urteroko hitzordu nagusia zen Salon de peinture et de sculpture erakusketan aurkeztu zen. Bere lehen lanen gaiak gizonen, emakumeen eta haurren erretratuak ziren, 1875ean gai mitologiko batekin arriskatu aurretik.
1876ra arte itxaron behar du bere obra nabarmentzen hasteko. Arrakasta Parisko kaleko eszena bati buruzko koadro bati zor dio, Hiletatik itzulera, alegia. Hiletatik itzulerak originaltasun handia du: hileta-elizkizunaren ondoren, hildakoaren gurasoak eta lagunak beren arazoetara itzultzen dira, gizon batek puru bat pizten du, besteak solasean aritzen dira. Bizitzak bere bideari ekiten dio.
1886an, ama Parisen hil zitzaion. Hurrengo urtean, Ohorezko Legioko zaldun izendatu zuten. Erakusketetan gero eta presentzia handiagoa izan zuen, besteak beste, Frantziako Akuarelisten Elkartean, 1889ko Nazioarteko erakusketan... Oso aktiboa zen artearen munduan. 1890ean Arte Ederren Elkarte Nazionalaren sorreran parte hartu zuen, Auguste Rodin, Jean-Louis-Ernest Meissonier eta Pierre Puvis de Chavannesekin batera.
Bere artea berritzeaz arduratuta, harridura sortu zuen Madeleine Pharisienen margolana aurkeztuz, non Bibliako irudiak eta Ernest Renan edo Eugène Chevreuil bezalako pertsona garaikideak nahasten ziren. Paris modernoaren eszenak hautsiz, Ebanjelioaren irakurketa ausart bat proposatu zuen, bere garaiko gizartera egokitua. Kritika nahasi zuen koadro hori erlijio-koadroen serie bateko lehena izan zen. 1894an, Ohorezko Legioko funtzionario bihurtu zuten. Garai horretan, normalean, erakusketak atzerrian egin zituen.
1897ko otsailean, Marcel Proustek bere lekukoetako bat izatea eskatu zion, Jean Lorrain idazlea aurkari zuen duelu baterako. XX. mendearen hasieran, Arte Ederren Elkarte Nazionalean jardun zuen, baita erakusketak eta epaimahaiak antolatzeko batzordeetan ere, eta denbora gutxiago eman zion bere pinturari. 1909an Coquelin Mayor hil zen, bere lagun handienetako bat. 1935eko urriaren 4an hil zen, Parisko bere etxean, eta Montparnasseko hilerrian lurperatu zuten.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Blanche Vesnić (jaiotzez Ulman)
-
Cafe de Paris
-
Gutuna
-
Pertsonaiak
-
Bistron
-
Okerraren ondoren
-
Billarreko partida
-
Edaleak
-
Graffard aretoan
-
Kapelagilea Eliseo Zelaien hiribidean
-
Madeleinetik irtetzen, Paris
-
Etxera
-
Sainte-Trinité eliza, Paris
-
Itxaron
-
Hiletatik itzulera
-
Burgesaren irteera
-
Saint-Denis boulevard
-
Emakume gaztea boulevard gurutzatzen
-
Capucines boulevard
-
Concordeko plaza paristarra
-
Bal Mabile