Jean Cayrol
Itxura
Jean Cayrol | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bordele, 1911ko ekainaren 6a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Bordele, 2005eko otsailaren 10a (93 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, argitaratzailea, gidoilaria, idazlea, Frantziako Erresistentziako kidea, film-zuzendaria eta editorea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Jean Raphaël Marie Noël Cayrol (Bordele, 1911ko ekainaren 6a - ibidem, 2005eko otsailaren 10a) poeta, idazle eta zinemagile frantsesa izan zen. Ezinegon metafisikoa eta Bigarren Mundu Gerran naziek eginiko deportazioaren izugarrikeriak dira bere poemen, De la nuit et du brouillard (1945, Gauaz eta lainoaz), eta eleberrien, Je vivrai l´amour des autres ( 1947-1950, Besteen maitasuna biziko dut), Exposés au soleil (1980, Eguzkipean), gai nagusiak. Zenbait film ere egin zituen, Herio-ukaldia (1965), adibidez. Goncourt Akademiako kide izan zen 1973tik 1995era.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.