Jean Cousin Gaztea
Jean Cousin Gaztea | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sens, 1536 |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Paris, 1595 (58/59 urte) |
Familia | |
Aita | Jean Cousin Zaharra |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, eskultorea, grabatzailea eta marrazkilaria |
Lantokia(k) | Paris |
Jean Cousin, Gaztea (frantsesez: Jean Cousin le Jeune) (Sens, 1536-Paris, 1595) Pizkundeko margolari frantziarra izan zen. Jean Cousin Zaharraren semea izan zen. Haien lanak sarritan nahastu egin dira. Aitak bezain talentu handia izan zuen eta gazte-gaztetatik aitak irakatsi zion. Manierismoko margolaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jean Cousin gazteak Parisko Unibertsitatean ikasi zuen lehen aldiz 1542ra arte gutxienez, eta gero bere aitaren lanarekin kolaboratu zuen. Aita hil zenean, bere obrarekin jarraitu zuen.[1]
Livre de Perspective liburuan (1560) aitak bere semea Livre de Pourtraicture liburua prestatzen ari dela aipatu zuen. 1571n lehen aldiz argitaratutako eta 1589an berrinprimatutako liburu baten aipamen batzuk gorabehera, orain arte ez da kopiarik aurkitu.[2]
Lanen zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beirateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jean Cousinek Saint-Étienne de Sens katedralaren eta Freurignyren châteauren beirateak egin zituen.
Margolanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Descente de Croix (egotzita)
- Julien de Brioude, 1520, Saint-Julien-du-Sault
- Le Jugement dernier, 1530, Villeneuve-sur-Yonne
- L'Enlèvement d'Europe, v. 1570, château de Blois
- Le Jugement dernier, v. 1585, Louvreko museoa
Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Livre de Pourtraicture, 1560.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Persée, Les deux Jehan Cousin (1490-1560 - 1522-1594), 1909, 53.liburuki, 102-107. or.
- ↑ https://www.nlm.nih.gov/exhibition/historicalanatomies/cousin_bio.html