Jean Cousin Zaharra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean Cousin Zaharra

Bizitza
JaiotzaSens eta Soucy, 1490
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis, 1560 (69/70 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakeskultorea, margolaria, grabatzailea, matematikaria eta marrazkilaria
Lan nabarmenak
MugimenduaGoi Pizkundea

Jean Cousin, Zaharra (frantsesez: Jean Cousin l'Ancien) (Soucy, 1490/1500 inguru-Sens edo Paris, 1560 inguru) Pizkundeko margolari frantziarra izan zen. Gailurreko artista izan zen eta bere eragina beste egile askoren lanetan ikus daiteke.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera apala izan zuen. 1530etik aurrera bakarrik egin zuen lan margolari gisa. 1538. urterako Parisen zegoen, margolarien gremioan. Tapiz eta beirate fabrikatzaileentzako kartoiak egiten aritu zen. Henrike II.ak 1549an bere garaipen-sarrera Parisen egin zuenean, Jean Cousin izan zen, Jean Goujonekin, garaipen-arkuetako bat Pandora batekin apainduz lagundu zuenetako bat. Gaia bere koadrorik ezagunena den Eva prima Pandoran errepikatuko da. Giorgio Vasarik laudorioekin aipatu zuen Vies des meilleurs peintres, sculpteurs et architectesren lehen edizioan (1550), eta horrek erakusten du bere ospea nazioartekoa bihurtu zela.

Bere bizitzaren amaieran Livre de perspective liburuan lan egin zuen, 1558an amaitua eta, ziur asko, 1560an bere heriotzaren urtetzat hartzen den urtean argitaratua. Liburu hau azkenean margolari frantsesentzat eskuliburu moduko bat izan zen.[2]

Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jean Cousin Frantziako Errenazimentuko figura garrantzitsuenetako bat da. Bere estiloan Italiako Goi Errenazimentuko eskolak eragin zuen nagusiki, bere irudien adierazkortasunean eta inguru garbian agerian geratzen dena; Fontainebleauko eskolako egileek ere eragin ziotela uste da, bereziki Rosso Fiorentinorenak. Grabatuei dagokienez, grabatzaile nordikoek eragina izan zutela bere lantean ikus daiteke.

Lanen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Grabatuak :
    • La Mise au tombeau, 1544
    • La Conversion de saint Paul

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jean Cousin Gaztea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jean Cousin Zaharraren nortasuna eta obra oraindik ere zaila da bere seme Jean Cousin Gaztearenaren aldean bereiztea (Sens, 1522 - Paris, 1594). Gazteak apaindu zuen Sens hiribildua, katedraleko beirateak nabarmenki, 1563an Karlos IX.aren bisitaren unean, Fleurignyko gazteluko kaperako beirateak eta eskulturak egin zituen, L 'enfant pétrifié (Harri bihurtutako haurra) marraztu zuen eta Livre de Fortune (Fortunaren liburua) ilustratu zuen.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]