Edukira joan

Jean Etxeberri-Aintxart

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean Etxeberri-Aintxart
Q59772384 Itzuli

1949 - 1976
Pirinio Atlantikoetako legebiltzarkidea

1945eko urriaren 21a - 1946ko ekainaren 10a

Baigorriko axuant

Bizitza
JaiotzaBaigorri1914ko urtarrilaren 21a
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
HeriotzaBaigorri2003ko azaroaren 28a (89 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta notarioa
Lantokia(k)Paris

Jean Etxeberri-Aintxart (Baigorri, Nafarroa Beherea, 1914ko urtarrilaren 21a2003ko azaroaren 28a) euskal herritar politikaria eta notarioa izan zen, Ipar Euskal Herriko lehen diputatu eta kontseilari nagusi abertzalea.

Etxeberri-Aintxart ezaguna zen bere herrian, notario lanetan lehenik, eta hautetsi gisa ondoren. 1945ean, Bigarren Mundu Gerraren bukaeran, Frantziako Nazio Biltzar eratu berriko diputatu hautatu zuten. 1946an, biltzar hartan Ipar Euskal Herriarentzat autonomia eskatu zuen, lurralde horren departamendua sortzeko legearen proiektua aurkezturik; proiektu horrek ofizialtasuna ematen zion euskarari. Proiektua ez zen aurrera atera. 1945ean berean, Baigorriko kantonamenduko kontseilari nagusi bihurtu zen, eta kargu horretan jardun zuen hamabi urtez, 1976 arte. 1964an, jadanik kontseilari nagusi zela, Enbataren izenean aurkeztu zen. Alderdi abertzale baten babespean aurkeztuz, bere kargua galtzeko arriskua hartu zuen; hala ere, Baigorri eskualdeko hautesleen % 90ek bozkatu zuten haren alde. 1990ean, Sabino Arana Fundazioak saritu zuen.[1][2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Nafarroa Beherea
Artikulu hau Nafarroa Behereko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.