Jean Irazabal (militarra)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau militarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Jean Irazabal».
Jean Irazabal (militarra)
Bizitza
Jaiotza Anhauze1851ko urriaren  24a
Herrialdea  Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Heriotza Baigorri1929ko maiatzaren  8a (77 urte)
Jarduerak
Jarduerak gudaria
Jasotako sariak

Jean Irazabal, orduko grafian Jean Iraçabal, (Anhauze, 1851ko urriaren 24a - Baigorri, 1929ko maiatzaren 8a) Nafarroa Behereko militarra izan zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1872an armada sartu baino lehen mugazaina izan zen. Zenbait erregimentutan izan zen eta 1884rako jada azpitenientea izan zen.

Millot jeneralaren talde espedizionarioan boluntario, 1885eko urtarrilaren 20an Tonkinen konpainia baten aginte lortu zuen. 1890ean itzuli baino lehen hainbat operaziotan parte hartu zuen.

1892an kapitain izendatua, Sudanera bidali zuten. Logistikaz aritu zen eta hiltzekotan izan zen. Aberriraturik, 1894an Ohorezko Legioa eman zioten.

1895eko maiatzean Madagaskarren lehorreratu zuten. Antananarivoko guduetan izandako jarrerari esker komandante izendatu zuten.

Hainbat unitate zuzendu zituen 1911n erretiratu arte. 1914an, 63 urte zituen arren, itzuli eta Marneko guduan izan zen. 1918an erretiratu zen armadan 66 urte eman ondoren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Revue historique des armées - Le Train Vincennes 253. or..