Edukira joan

Jeanne Calment

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jeanne Calment

(1915)
list of European supercentenarians (en) Itzuli

1987ko abenduaren 27a - 1997ko abuztuaren 4a
Anna Eliza Williams (en) Itzuli - Anițica Butariu (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJeanne Louise Calment
JaiotzaArles1875eko otsailaren 21a
Herrialdea Frantzia
BizilekuaArles
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaArles1997ko abuztuaren 4a (122 urte)
Hobiratze lekuaTrinquetaille Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: zahartzaroa
Familia
AitaNicolas Calment
AmaMarguerite Gilles
Ezkontidea(k)Fernand Calment  (1896 -  1942ko urriaren 2a)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jardueraketxekoandrea

IMDB: nm0130625 Musicbrainz: 45a7096e-f5b9-4327-a81f-79305aef6263 Discogs: 5088360 Find a Grave: 1864 Edit the value on Wikidata
Jeanne Calment

Jeanne Louise Calment (frantsesezko ahoskera: [ʒan lwiz kalmɑ̃]; Arles, Frantzia, 1875eko otsailaren 21aArles, Frantzia, 1997ko abuztuaren 4a), dakigula orain arte gehien bizi izan den gizakia izan zen, 122 urte eta 164 egunekin (guztira, 44.724 bizitza-egun).

Arlesen (Frantzia) bizi izan zen bizitza osoan zehar, eta bere alaba eta iloba baino luzeago bizi izan zen. Famatua egin zen 113 urte zituenetik aurrera, Vincent van Goghek Arlesi egindako bisitaren 100. urteurrenaren ospakizunak kazetariak ekarri zituenean udalerrira.

Errekorren Guinness Liburuan sartu zen 1988an, eta 1995eko urriaren 17an inoiz ezagutu den gizakirik zaharrena bihurtu zen (Japoniako Shigechiyo Izumi gainditu ondoren). 1995eko uztailaren 12an (Japoniako Tane Ikai hil ondoren), 1870eko hamarkadan jaiotako bizirik zegoen azken pertsona izan zen.

Calmenten bizitza ikerkuntza zientifiko ugaritan jasota dago.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]