Jefferson Memorial

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Jefferson Memorial
Logo of the National Register of Historic Places.jpg AEBko Gune Historikoa
Jefferson Memorial
Jefferson Memorial.jpg
Kokapena
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Territory of the United States District of Columbia
Hiria  Washington
Koordenatuak 38° 52′ 52″ N, 77° 02′ 12″ W / 38.881111°N,77.036667°W / 38.881111; -77.036667Koordenatuak: 38° 52′ 52″ N, 77° 02′ 12″ W / 38.881111°N,77.036667°W / 38.881111; -77.036667
Historia eta erabilera
Irekiera 1943
Arkitektura
Arkitektoa John Russell Pope
Materiala(k) brontzea eta haitzurdina
Estiloa Arkitektura neoklasikoa
Ondarea
AEBko Gune Historikoa 66000029
Webgune ofiziala

Jefferson Memorial da Thomas Jefferson, Estatu Batuetako hirugarren presidente izandakoaren omenezko oroitzapen-monumentu bat, Washingtonen dagoena. Estilo neoklasikoko eraikin bat da, John Russell Pope arkitektoak diseinatua, zeinak nabarmenarazi nahi izan baitzuen Jeffersonek estilo erromatarreko eraikinekiko zeukan zaletasuna; horregatik, Erromako Panteoian inspiratu zen, eta eraikina kupula ikusgarri batez hornitu zuen, lurraren mailatik 39 metroko altueraraino iristen dena. Nazioarteko estiloaren jarraitzaileek, alabaina, gogor kritikatu zuten diseinua.

Monumentuaren eraikuntza 1939an hasi eta 1943an burutu zen. Barnealdean, Jeffersonen brontzezko estatua bat dauka, 5,8 metroko altuera eta 4336 kiloko pisua duena, 1947an paratua (Rudulph Evans izan zen eskultorea).

Jefferson presidentearen estatua. Atzean, Independentzia Adierazpenaren hitzaurrea.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jefferson Memorial Aldatu lotura Wikidatan