Jesus Osteriz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jesus Osteriz
Bizitza
JaiotzaIruñea, 1935 (88/89 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, ekonomialaria eta kazetaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Abertzale Ekintza
Herri Batasuna
Nafarroako Batasun Autonomista

Jesus Osteriz Aranguren, Josu Osteriz bezala ezaguna (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1935 - Iruñea, 2023ko azaroaren 9a) Nafarroako politikari eta idazlea izan zen.

Ikasketaz ekonomialaria zen. Erbesteko Eusko Jaurlaritzaren Erresistentzia Batzordeko kidea izan zen 1960tik 1964ra bitartean Eusko Abertzale Ekintza alderditik, eta alderdi honetako idazkari nagusia izan zen[1]. Eusko Lurra aldizkariko korrespontsala izan zen klandestinitatean. 1964tik aurrera Venezuelan eta Latinoamerikako beste herrialde batzuetan eta Britainia Handian bizi izan zen, kazetaritza lanak egin eta prentsa idatzian eta irratietan kolaborazioak eginez.

Amnistiaren aldeko bi gose grebetan parte hartu zuen.

1977 urteko Espainiako hauteskunde orokorretan, Nafarroako Batasun Autonomista koalizioko hautagaia izan zen EAE alderditik.

Eusko Abertzale Ekintza alderdiaren ordezkari modura Altsasuko Mahaian parte hartu zuen 1977 eta 1978 bitartean.

Nafarroa Garaiko foru diputatua izan zen Herri Batasuna alderditik 1979an.

Osteriz Iruñeko lehenbiziko udalbatza demokratikoko kidea izan zen HBrekin.[2]

Euskara Kultur Elkargoan ere lan egin izan du.[3]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • ANV la historia oculta
  • De hachazos y banderas
  • Algo mas que un letrero
  • A Sigfrido desde el puente
  • Crucigrama en rojo y negro
  • El diluvio y las tinieblas
  • Mi tío y sus batallas

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «'Tierra Vasca' acabó Con Franco - artículo de Iosu Osteriz Aranguren, sobre un artículo de Urko Apaolaza; Buenos Aires y el boletín de ANV-EAE (en Diario Buenos Aires)» Euskal kultura (Noiz kontsultatua: 2023-03-11).
  2. Berria.eus. «Iosu Osteriz» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).
  3. Tubia, Iker. ««Bihotzetik borrokatu ginen frankismoaren aurka»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]