Nafarroako Batasun Autonomista

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Nafarroako Batasun Autonomista
Sorrera 1977ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Egoitza nagusia Iruñea
Ideologia politikoa eusko abertzaletasuna
progresismoa
Eusko Alderdi Jeltzalea, Eusko Abertzale Ekintza eta Euskal Sozialista Biltzarrea alderdien koalizioa

Nafarroako Batasun Autonomista edota NBA (gaztelaniaz Unión Autonomista de Navarra edota UAN) 1977ko Espainiako hauteskunde orokorretan Nafarroa Garaian aurkeztu zen koalizio alderdi abertzaleen koalizioa izan zen. Iñaki Anasagasti jeltzalearen arabera, koalizioaren bultzatzaile nagusia garaiko Nafarroako EAJko Carlos Garaikoetxea burua izan zen.

Koalizio honek Nafarroa Garaia Euskadiren barnean egoteko helburua elkarbanatzen zuten hiru alderdi bildu zituen, Eusko Alderdi Jeltzalea, Eusko Abertzale Ekintza eta Euskal Sozialista Biltzarrea. Koalizioburua Carlos Garaikoetxea nafar politikaria izan zen, eta bigarren buruak Iñaki Aldekoa (ESB, gerora Herri Batasunako buru izango zena) eta Javier Cunchillos jeltzalea izan ziren.

Hauteskundeen ondoren, alderdia 18.000 bozkekin (%6,99a) Nafarroa Garaian bosgarren postuan sailkatu zen, UCD, PSOE, Ezkerreko Nafar Batasuna eta Nafar Foru Aliantza alderdien atzetik.

EAE eta ESB alderdiek Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban lortutako emaitza kaskarren ondorioz, alderdi hauek beste ezkertiar alderdi abertzale txikiagoekin batzera bultzarazi zituen, ondorioz, 1978an Herri Batasuna koalizioa sortu zen.

NBA koalizioa ez zen gehiago berrelkartu. 1979ko Espainiako hauteskunde orokorretan EAE eta ESB alderdiak Herri Batasuna koalizio berriaren barnean aurkeztu ziren, aldiz EAJ alderdia bere kaxa aurkeztu zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]