Jesus doktoreen artean
'Jesus doktoreen artean' | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Albrecht Dürer |
Sorrera-urtea | 1506 |
Mugimendua | German Renaissance (en) |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta panel (en) |
Dimentsioak | 64,3 () × 80,3 () cm |
Genero artistikoa | arte sakroa |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Iconclass | 73B93 eta 48A9876 |
Kokapena | |
Lekua | Thyssen-Bornemisza Museoa |
Bilduma | Thyssen-Bornemisza Museoa |
Inbentarioa | 134 (1934.38) |
Argumentu nagusia | Jesus among the doctors (en) |
Jesus doktoreen artean Albrecht Dürer margolari bavariarraren lana da. 1506an margotu zuen eta gaur egun Madrilgo Thyssen-Bornemisza Museoan ikus daiteke. Margolariak lan hau Venezian egin zuen, hara egin zuen bigarren bidaian, eta bost egunetan osatu zuen.[1] Margolana egin zen data liburu batetik ateratzen den paper batean irakur daiteke. Espezialisten arabera obra honetan Europa Iparraldeko eta Italiako pizkundeak lotzen dira.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Margolan hau urtetan Erromako Barberini jauregian egon zen jarrita. Jauregi hori, izena dioen moduan, Barberini familia ospetsuarena zen. 1930. urtearen inguruan Benito Mussoliniren gobernuak Barberinitarren arte-lan batzuk Italiatik kanpora eramateko baimena eman zuen, tartean hau; honekin batera Caravaggioren Santa Katalina Alexandriakoa margolana ere joan zen. Geroztik biak Suitzako galeria batean egon ziren. Azkenik, berriro biak ere Thyssen-Bornemisza familiak erosi zituen eta orduan Dürerren sinadura deskubritu zen margolan honetan. 1992tik Madrilgo Thyssen-Bornemisza Museoan kokatu ziren.
Azterketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Margolan honek oso beteta dagoela ematen du, jendez gainezka, eta hori lortzeko artistak zazpi erretratu egin zituen, margolan osoa horrela betez; halaber, eskuek presentzia handia dute, eztabaida adierazteko. Guztiak tentsioa eta eztabaidaren sentzazioak trasmititzen ditu. Lanaren oinarria Lukasen Ebanjelioan dago. Horren arabera, Jesus gurasoekin Jerusalemera joan zen eta, gurasoek jakin gabe, hantxe gelditu zen. Konturatu zirenean bueltatu eta tenpluan aurkitu zuten, hango doktoreen artean hitz egiten.
Taldearen erdian Jesus ikusten dugu, gazte irudiarekin, pentsakor. Haren inguruan agertzen diren doktoreen aurpegi batzuek mesfidantza eta Jesusen aurkako jarrera adierazten dute, esaterako haren ezkerrean dagoena. Beste kasu batzuetan interesa eta errespetua antzeman daiteke, adibidez eskuinean dagoenaren aurpegian. Liburuen presentzia, halaber, nabaria da, horren bidez eztabaidaren maila intelektuala adieraziz.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Romano, E., ed. (2005). Durero. Los Grandes Genios del Arte, 24.liburuki Madril: Unidad Editorial. 192.or. ISBN 84-96507-00-9.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz): Thyssen-Bornemisza Museoaren webguneko komentarioa.