Jiu-jitsu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jiu-jitsu saioa Japoniako eskola batean 1920ko hamarkadan.

Jiu-jitsu, ju-jitsu edo jujutsu, japonieraz 柔術, jūjutsu (Speaker Icon.svg Ahoskera (i · ?)) armarik gabe borroka egiteko japoniar artea da.

Erasorako nahiz babeserako artea da. Oso antzinakoa bada ere, XVI. mende inguruan hasi zen zabaltzen. Gorputz guztia erabiltzen da borrokan, eta etsaiaren indarraz baliatzen da haren kontra egiteko. Eskuz, behatzez, ukondoz, hankaz eta abarrez atzitu, kolpeak bota eta teknika jakin batzuez baliaturik etsaia menderatzea eta higitu ezinik edukitzea da jiu-jitsuaren funtsa. Ez da kirol arautua, ez baitu ez mailarik ez lehiaketarik; hala ere, Jigoro Kano (1860-1938) maisu handiak jiu-jitsuan zenbait aldaketa sartu zituenean, judoaren edo judo kodokanaren oinarriak jarri zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jiu-jitsu Aldatu lotura Wikidatan