Jiayuguan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jiayuguan
 Txinako Herri Errepublika
JiayuguanFort.jpg
Administrazioa
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Txinako probintziaGansu
Izen ofiziala 嘉峪关市
Posta kodea 735100
Geografia
Koordenatuak 39° 49′ 00″ N, 98° 18′ 00″ E / 39.8167°N,98.3°E / 39.8167; 98.3Koordenatuak: 39° 49′ 00″ N, 98° 18′ 00″ E / 39.8167°N,98.3°E / 39.8167; 98.3
Jiayuguan hemen kokatua: Txina
Jiayuguan
Jiayuguan
Jiayuguan (Txina)
Location of Jiayuguan Prefecture within Gansu (China).png
Azalera 2935 km²
Demografia
Biztanleria 231.853 bizt.
Dentsitatea 79 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1965
Telefono aurrizkia 937
Ordu eremua UTC+08:00
Hiri senidetuak Krementxuk
Matrikula 甘B
www.jyg.gansu.gov.cn/

Jiayuguan (txinera sinplifikatuz: 嘉峪关; pinyineraz: Jiāyùguān), Gansu probintzian kokatutako prefektura mailako hiria da. Guztira, 231.853 biztanle inguru dauzka eta 2.935 kilometro karratuko azalera.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txinako Harresi Handiak hiru pasabide garrantzitsu zituen eta Jiayu pasabidea mendebalderen zegoen atea zen. Beste biak Juyong pasabidea eta Shanhai pasabidea ziren, biak ere Beijing hiriburutik gertu. Pasabidea merkataritza eta negoziogune bihurtu ahala inguruan ostatuak eta jatetxeak agertuz joan ziren eta Jiayuguan hiria sortu zen. Eremu honetako Txinako Harresiaren zatia XIV. mendean eraiki zuen Ming dinastiak[1]. Pasabidea kontrolatzeko Jiayuguaneko gotorlekua eraiki zuten, Harresiko azken gotorlekua[2], eta gaur egun oraindik oso egoera onean aurkitzen da. Hexi korridorean kokaturik zegoenez Zetaren Bidea igarotzen zen bertatik[3].

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Jiayuguan)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -2 3 11 17 22 27 29 28 23 16 6 0 15
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -16 -12 -4 2 8 13 15 14 8 1 -7 -13 0.8
Pilatutako prezipitazioa (mm) 0 3 5 5 8 10 18 28 5 0 3 3 86.4
Iturria: Weatherbase [4]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1958an Jiuquan Steel Company altzairutegia eraiki zen eta honek bultzada berria eman zion hiriari. Gansu probintziako altzairutegi handiena da.

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

312 autopistak zeharkatzen du hiria eta bi trenbideren elkargunea da, Lanzhou-Xinjiang eta Jiayuguan-Ceke.

Aireportua ere badu eta egunero Xi'an eta Beijingerako hegaldiak ditu. 1938 urtean eraiki zen hegaldi militarretarako eta 1953an zibilentzako berreraiki zen aurrekoa zegoen toki berean. 2006an handitu egin zuten.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gore, Rick (1980) Journey to China's Far West National Geographic. Vol. 157 no. 3. 314. or. ISBN 0027-9358.
  2. a b (Gaztelaniaz) Jiayuguan (China) Información de interés y mapa 2016-10-20 . Noiz kontsultatua: 2019-10-02.
  3. «Gran Muralla Jiayuguan, Gran Muralla de Jiayuguan, pasp jiayu de la gran muralla de China» www.viaje-a-china.com . Noiz kontsultatua: 2019-10-02.
  4. Weatherbase: Historical Weather for Jiayuguan, China Weatherbase. Retrieved on November 24, 2011.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jiayuguan Aldatu lotura Wikidatan