João Garcia

Wikipedia, Entziklopedia askea
João Garcia
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJoão José Silva Abranches Garcia
JaiotzaLisboa1967ko ekainaren 11 (56 urte)
Herrialdea Portugal
Lehen hizkuntzaportugesa
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakmendigoizalea
Jasotako sariak

João José Silva Abranches Garcia, (Lisboa, 1967ko ekainaren 11) Portugalgo mendizalea da. Bere jarduera profesional nagusia mendi espedizioetako antolatzaile eta gidari bezala aritzea da. 1999ko maiatzaren 18an Everest mendiaren gailurrera iritsi zen lehen portugaldarra izan zen, oxigeno osagarririk gabe. Hiru urte geroago, 2002an, liburu bat argitaratu zuen, "A mais alta solidão" (Bakardaderik handiena), non alpinismoan izandako esperientziak deskribatzen dituen, betez ere, Everestera 1999an egindako espedizioa, non ezbehar handiei aurre egin zien. Hala ere, João Garcíak eskalatzen jarraitu zuen eta 2010eko apirilaren 17an Annapurnara oxigeno osagarririk gabe igo zen, 14 zortzimilakoak botilako oxigenorik eta xerparik gabe eskalatzen hamargarren gizona bihurtuz.