Joakin Pavia Bermingham
Joakin Pavia Bermingham | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Orbaizeta, XIX. mendea |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | XX. mendea ( urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Espainiako Akademia Erroman |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa eta politikaria |
Kidetza | San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia Historiaren Errege Akademia |
Joakin Pavia Bermingham (Orbaizeta, ? - ?) euskal arkitekto izan zen. XIX. mendetik XX. menderako trantsizioan bizi izan zen. Balearretako arkitekto probintziala eta Mallorcako elizbarrutia izan zen. Palmako katedralaren zaharberritze-lanak zuzendu zituen, eta hiri horretako Diputazioaren proiektuaren egilea izan zen.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erromako Espainiar Akademian ikasi zuen, eta Erromako Foroa zaharberritzeko proiektuetako batek urrezko domina eman zion 1892ko Nazioarteko Erakusketan. Arte Ederretako komisarioa izan zen Chicagoko Erakusketa Unibertsalean. San Fernando eta Historiaren Akademietakoa izan zen. Euskal-Erria aldizkarian kolaboratu zuen. Hainbat kargu publiko bete zituen, besteak beste, Gipuzkoako diputatu probintziala (1896-1905), Gipuzkoako eta Donostiako Ongintzako eta Aurrezki Kutxa Probintzialeko bokala, Gurutze Gorriko ordezkaria eta Haurrak Babesteko Batzordeko lehendakariordea. Mugimendu euskaltzalearen sustatzaile sutsua, 1902an Oñatiko Euskal Jaietan hitzaldi bat eman zuen.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- «Pavía Bermingham, Joaquín - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-06).