Orbaizeta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Orbaizeta
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Orbaitzeta eliza.JPG
Herriko eliza eta inguruko etxeen ikuspegia.

Orbaizetako armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Zangozako merindadea
Izen ofiziala Escudo de Aezkoa.svg Orbaizeta
Alkatea Fermin Erdozain Larrañeta
(Txantxalan)
Posta kodea 31670
INE kodea 31195
Herritarra orbaizetar
Kokapena
Koordenatuak 42° 58′ 27″ N, 1° 13′ 43″ W / 42.974166666667°N,1.2286111111111°W / 42.974166666667; -1.2286111111111Koordenatuak: 42° 58′ 27″ N, 1° 13′ 43″ W / 42.974166666667°N,1.2286111111111°W / 42.974166666667; -1.2286111111111

Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 81,85 km2
Garaiera 765 metro
Distantzia 60 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 208 biztanle
% 50,5 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 49,5
Dentsitatea 2,54 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Red Arrow Down.svg -% 9,7
Zahartze tasa[1] % 33,11
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 0
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 77,78 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 6,85 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 36,99 (2010)
Euskararen erabilera %  9,1 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.orbaizeta.com


Orbaizeta[2] Nafarroa Garaiko iparraldeko udalerri bat da, Iratiko basoaren mendebaldeko ate naturala. Aezkoa ibarrean, udalerri jendetsuena da, eta euskaldun gehien dutenetatik hirugarrena. 208 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibarreko herrietatik iparraldeen kokaturik dagoen herria da. Nafarroa Behereko Garaziko ibarrarekin egiten du muga. Mugatik gertu dagoenez, gerrateetan harrapaketa eta sute handiak jasan zituen herriak.

Orbaizetako auzoak: Mendikoa, San Pedro, Larraun, Orbaizetako Ola eta Arrotxapea.

Orbaizetaren mugakideak honakoak dira: iparraldean Eiheralarre eta Ezterenzubi (Nafarroa Beherea); hegoaldean Orbara eta Hiriberri; mendebaldean Luzaide eta Orreaga; eta ekialdean Otsagabia.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orbaizetak mendialdeko klima azpiatlantiarra dauka. Hala ere, udalerriko guneen arteko aldeak handiak dira itsasoaren gaineko altuera dela eta. Urteko batez besteko tenperatura 8 eta 10 gradu artekoa, eta prezipitazioak 1.400 eta 1.600mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 130 inguru izaten dira (azarotik apirilera elurra egiten du maiz).

Herriaren inguruko basoetan, pagoak daude, eta batez ere haritzak (udalerriko basoen erdia inguru), Orbaizetako zuhaitz espezieen heren bat dira. Birlandaturiko pinuek (Japoniatik ekarritako Alertze pinua batez ere) 18 hektarea hartzen dituzte.

Estazio meteorologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrigunearen kanpoaldean, Irabiako urtegitik gertu, itsasoaren mailatik 822 metrora, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]

Orbaizetako ola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Orbaizetako ola»

Orbaizetako arma-ola ehun urtez izan zen jardunean, XVIII. mendean orduko Espainiako erregeak sortua.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orbaizetako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko hiru etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,42 (Nafarroa Garaiko batezbestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an Orbaizetako alkate kargurako Agrupación Electoral Independiente Orbaiceta (AEIO) aurkeztu zen zerrenda bakarreko Jesus Maria Eginoa Barberena aukeratu zuten. Baliogabeko botoak 46 izan ziren (botoen %13,33) eta 47 boto zuri izan ziren (botoen %45,19). Abstentzioa %46,67koa izan zen.

Orbaizetako Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Jesús María Eginoa Barberena (AEIO) 46 Bai
Koldo Landa Artzeluz (AEIO) 43 Bai
Gemma González Sánchez (AEIO) 36 Bai
Ramón González Mesas (AEIO) 33 Bai

2011ko udal hauteskundeetan ere zerrenda bakarra aurkeztu zen, kasu honetan Txantxalan izenekoa. Fermin Erdozain Larrañeta alkate izendatu zuten.

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • HELBIDEA: San Pedro kalea, 51

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007-2011 Jesús Maria Eginoa Barberena AEIO
2011-2015 Fermin Erdozain Larrañeta Txantxalan

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Conda autobus konpainiaren Orbaizeta eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orbaizeta ibarreko hirugarren herririk euskaldunena da, 2001ean biztanleen %36 inguru euskal hiztuna zen.

Horietako batzuek aezkera erabiltzen dute, bertako hizkera alegia.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

GR 11 ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pirinioetako hegoaldeko isurialdea aldenik zeharkatzen duen GR 11 ibilbidea udalerri honetatik igarotzen da.


Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko arkitekturan etxe asko berritu badira ere, gotiko estilokoak diren leiho, arku eta giltzarriak ikus daitezke.

  • Baseliza. San Esteban izenekoa, Azalegi mendian dago. Abuztuaren 3an erromerian joaten da bertara. 1794. urtean, frantziarrek egin zuten inbasiotik hondarrak gelditzen ziren. Aetzen kuartela izateagatik erre zuten, baina XX. mendean berreraiki zen. Bertara iristeko, herritik bi orduko ibilaldi ederra dago.
  • Arburuako Behatokia. Orbaizetako herritik aterata Arburura daraman bidea jarraitu eta bertatik ibarreko zenbait herri eta Irati ibaia ikusi ahal izango ditugu.
  • Gotorlekuak:
    • Urkulu. Urkuluko tontorrean dagoen Erromatar Inperioaren garaiko dorre sendora joan behar da da ingurua ongi ezagutu nahi bada. XIX. mendeko gerra dorre zelataritzat erabili izan zen.
    • Soroluze. Soroluzen dagoen lubaki egitura zoragarriak kostatik Orirainoko gotorlekuen defentsaren katea osatzen zuen. XVIII. eta XIX. mendearen amaierako gerraterako eraiki zen.
    • Arlekiako Gaztelua. Harri handiz osaturiko eraikin misteriotsua. Horren inguruan datu zehatzik ez badago ere, erdi arokoa izan daiteke. Hiru altueratan egituratua dago eta bi korridorek gotorlekua inguratzen dute. Olatik abiatzen den xendari jarraituz irits daiteke hara. Ibarra eta Irati oihanaren gaineko ikuspegi ederrak daude.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f (Euskaraz)  Euskal Herriari Begira, Udalbiltza, http://udalbiltza.eus/eu/euskal-herriari-begira .
  2. Euskaltzaindia: 155. araua: Nafarroako udal izendegia.
  3. Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Orbaizeta Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa