Joan Clarke

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joan Clarke
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJoan Elisabeth Lowther Clarke
JaiotzaWest Norwood (en) Itzuli1917ko ekainaren 24a
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
HeriotzaHeadington (en) Itzuli1996ko irailaren 4a (79 urte)
Hobiratze lekuaChichester Cathedral (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaDulwich College (en) Itzuli 1936)
Newnham College (en) Itzuli
(1936 - 1940)
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Gordon Welchman (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakcryptanalyst (en) Itzuli, matematikaria, informatikaria eta numismatikaria
Lantokia(k)Bletchley Park (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Government Communications Headquarters  (1940ko ekaina -  1952)
Government Communications Headquarters  (1962 -  1977)
Jasotako sariak

Find a Grave: 180213344 Edit the value on Wikidata

Joan Elisabeth Lowther Murray (1917ko ekainaren 24a-1996ko irailaren 4a), kriptoanalista eta numismatikari ingelesa izan zen. Bigarren Mundu Gerran Bletchley Park-en lanean ari zela alemaniar naziek zituzten sekretuzko mezuak deszifratzen egindako lanagatik ezagun egin zen. Izan ere, bere parte-hartzea “Enigma proiektuan” funtsezkoa izan zen. Hari esker hainbat sari irabazi eta aipu lortu zituen[1] eta Member of the Order of the British Empire (MBE)-eko kide izendatu zuten.

Gaztetako bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joan Elisabeth, West Norwood-en (Londres, Ingalaterra) jaio zen 1917ko ekainaren 24an. Familiako senide gazteena zen, beste 3 anaia eta ahizpa bat zituen.

Londreseko hegoaldeko Dulwich High School izeneko neskentzako ikastetxean egin zituen ikasketak, eta 1936an beka bat lortu zuen Cambridge Unibertsitateko Newnham College emakumeentzako eskolan ikasteko. Bertan lortu zuen matematiketako unibertsitate ikasketak burutzea eta lortutako emaitzei esker Wrangler izatera ere iritsi zen. Hala ere, ez zioten titulua eman, Cambridge Unibertsitatean emakumezkoek titulazio osoa lortzea debekatuta egon zelako 1948ra arte.

Gordon Welchman irakaslea izan zen Joanek matematikarako zuen berezko gaitasunaz konturatu zena, geometriako klase batean izan zen. Bletchley Park-en deskodetze-lanak gainbegiratzeko kontratatu zituzten lehenengo lau matematikarietako bat izan zen Welchman irakaslea. Joanen matematikarako gaitasuna ikusita, hura ere bertan lanean aritzeko kontratatua izatea eta ondorioz, Gobernuko Kode eta Zifratze Eskolako (Government Code and Cypher School (GC&CS)) partaide izatea lortu zuen.

Gobernuko Kode eta Zifratze eskola 1939an hasi zen lanean, eta haien helburua alemaniarren Enigma kodea deszifratzea zen. Enigma makina alemaniarrek sortu zuten Bigarren Mundu Gerran, beraien mezuak zifratzeko. Uste zuten ezinezkoa zela Enigma makinarekin zifratutako mezuak beste inork deszifratzea. Joan Clarke 1940ko ekainaren 17an hasi zen Bletchey Park-en lanean. Hasieran, emakumezkoak soilik zeuden talde batean sartu zuten, bulego-lanak egiten zituen taldean. Izan ere, kriptografia ez zen emakumeentzako lana garai hartan. Gerora mailaz igo zuten eta zuzendariorde izatera ere iritsi zen. Hala ere, kode-deszifratzailea zenik ezin izan zuen esan, emakumezkoa zelako; zertxobait gehiago kobratu ahal izateko hizkuntzalaria zela idatzi behar izan zuen leku guztietan.[2]

Lanbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bletchey Parkeko deszifratze-lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1940an Joan Clark-ek bere tutore izan zen Gordon Welchman irakaslearen bidez lortu zuen Erresuma Batuko Gobernuko Kode eta Zifratze Eskolan (Government Code and Cypher School (GC&CS)) lan egiteko kontratatua izatea. Nahiz eta matematiketarako ahalmen handia zuela erakutsi, hasieran idazkari-lanetan jarri zuten emakume izateagatik. Gerora ordea, Enigma makina deszifratzen jarri zuten lanean Alan Turing-ekin eta beste matematikari batzuekin Hut 8 taldean.

Enigma makina

Enigma, deszifraezina zen makina hura, alemaniarrek erabili zuten II. Mundu Gerran zifratutako mezuak haien artean trukatzeko. Milioika konbinazio posible zituen eta egunero kodeak aldatzen zirenez ezinezkoa zen nazien artean bidaltzen ziren mezuak deszifratzea eta ulertzea. Horrek abantaila handia ematen zien alemaniarrei gerran eta horrexegatik izan zen hain garrantzitsua hura deszifratzea.

Hut 8 taldeko kideek Enigmaren kodeketa deszifratzea zuen helburu, itsasontzien eta itsaspekoen arteko komunikazioa bideratzen zuena. Joan Clarkek eta Alan Turingek talde-lanean egindako lanari esker Enigma makina deszifratzea lortu zuten. Adituek diote horri esker gerraren iraupena 2 eta 4 urte artean laburtu zela eta milaka bizitza salbatu zirela.[3]

Gerraostea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra amaitzean, Clarke Hut 8 taldeko arduradun nagusi izendatu zuten. Government Communications Headquarters (GCHQ)-en lan egin zuen eta bertan ezagutu zuen gerora bere senar izango zen J.K.R. Murray teniente-koronela. 1977an erretiratu egin zen 60 urte zituelarik. Bere bizitzako azken urteak antzinako txanponak ikertzen jardun zuen eta horri buruzko hainbat lan argitaratu zituen.

Joan Clarke 1996ko irailaren 4an hil zen Ingalaterran.[4][5]

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joan-en bizitza pertsonalari buruz ez dakigu ezer asko. Izan ere, Kerry Howard ikertzaileak esaten duenez, Joan oso diskretua zen. Hainbat “hobby” izan zituen, hala nola botanika, xakea eta puntua. 1952an John Kenneth Ronald Murray teniente-koronelarekin ezkondu zen, eta ez zuen seme-alabarik izan.

Joan Clarke pertsonaia zineman[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joan Clarke pertsonaia The Imitation Game (2014) filmean azaldu zen Keira Knightley aktoreak antzeztua. Inagh Payn-en, Alan Turing-en ilobaren, iritziz Keira Knightley ez zen aktore aproposa izan Joan Clarke-ren pertsonaia egiteko; filmean ez omen da azaltzen bera zen bezalakoa. Beste hainbat kritika ere jaso zituen filmak. Andrew Hodges bibliografia-idazleak adibidez esan zuen Joan Clarke-k eta Alan Turing-ek bizi izan zuten harremana oso puztuta agertzen dela pelikulan.

Bestalde, Morten Tyldum film- zuzendariak argudiatu izan du pelikulak oso ondo erakusten duela Joan Clarkek emakume izateagatik izan zituen zailtasunak eta agerian geratzen dela, zailtasunak zailtasun, lortu zuela arrakasta izatea kriptografiaren arloan lan eginez.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Joan Clarke (1917-1996): Nazien kode sekretua ‘apurtuz’ - Zientzia Kaiera» Zientzia Kaiera (Noiz kontsultatua: 2017-11-30).
  2. (Gaztelaniaz) Joan Clarke. 2017-11-16 (Noiz kontsultatua: 2017-11-30).
  3. (Gaztelaniaz) «Joan Clarke: la criptóloga que ayudó a descifrar (el) Enigma | Vidas científicas | Mujeres con ciencia» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2017-11-30).
  4. (Ingelesez) Joan Clarke. 2017-11-28 (Noiz kontsultatua: 2017-11-30).
  5. (Gaztelaniaz) «Joan Clarke, la mujer que descifró el código Enigma junto a Alan Turing» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2017-11-30).