Joana Nafarroakoa (1382-1413)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Joana Nafarroakoa


Jaiotza 1382
Heriotza 1413ko uztaila (31 urte)
Bearno
Ezkontidea(k) Joanes I.a Foixkoa
Senideak Karlos III.a Nafarroakoa (aita)
Leonor Trastamarakoa (ama)
Erlijioa Katolizismo
Armoiries Evreux Navarre.png

Joana Nafarroakoa edo Joana Évreuxkoa (1382 - Bearno, 1413ko uztaila) Nafarroako infanta zen. Aita Karlos III.a Noblea, Nafarroako erregea eta ama Leonor Trastamarakoa, Gaztelako infanta, zituen. Izena bere izeko zen Joanatik zetorkion.

1401an Aragoiko erregearen semea zen Martin I.a Siziliakoa ezkontzekotan zegoen. Hala ere, ezkontza ez zen egin eta Martinek hurrengo urtean Joanaren ahizpa zen Zuria ezkonduko zuen.[1]

1402an, Karlos (1397ko abuztuaren 15ean jaioa) eta Luis nebak (1401ean jaioa) hil zirenez, Joana Nafarroako tronuaren oinordeko bihurtu zen, Erriberrin urte hartako abenduaren 3an onartua. Ordurako azaroaren 12an Joanes I.a, Foixko kondea ezkondua zuen.

Joana erregeorde izan zen aita kanpoan zegoela. Bearno, 1413ko uztailan hil zen, 31 urte eta seme-alabarik ez zuena. Nafarroako erregearen oinordeko berria Blanka ahizpa bihurtuko zen. Joanes senarrak beste bederatzi urte eman zituen alarguna, bigarren emaztea Joana ere izena zuena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Lo Forte Scirpo, M.R. (2003), C'era una volta una regina...Maria d'Aragona e Bianca di Navarra, Napoli .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]