Joanes Zuhigaraitxipi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joanes Zuhigaraitxipi
Joannis de Suhigaraychipy dit Coursic.jpg
Joanes Suhigaraitxipiren irudikapena, egilea: Pablo Tillac (1880-1969).
Bizitza
Jaiotza Hendaia, ?
Herrialdea  Lapurdi, Euskal Herria
Heriotza 1694 (44/54 urte)
Jarduerak
Jarduerak kortsarioa
Zerbitzu militarra
Gradua kapitain
Parte hartutako gatazkak Bederatzi Urteko Gerra

Joanes Zuhigaraitxipi (Hendaia, 1640 (1646?)- Saint john's, Ternua, 1694ko irailaren 10), frantsesez Joannis de Suhigaraychipy, eta ezizenez Le Coursic (euskaraz "Kortsario txikia") XVII. mendeko kortsario euskalduna izan zen. Sei urtetan ehundik gora itsasontzi nederlandar eta espainiar harrapatu zituen Frantziako erregeren patentearekin.[1]

Hainbat idazlek eta ikerlarik baionarra zela zabaldu duten arren, Édouard Ducéré (1849-1910) baionar liburuzain, artxibozain eta historialari ospetsuak ongi frogatu zuen Zuhigaraitxipi itsasgintzari loturiko Hendaiako familia bateko semea zela.

Abizena Urruñako Zuhigaraitxipi baserritik zetorkien. Ez dezagun ahantzi 1654ra arte Hendaia Urruñako auzotegia izan zela. Gizon txipia zen, sendoa, adoretsua eta azkarra. Marinel euskaldunek izugarri maite zuten eta azkeneraino jarraitzen zioten. Txipia izateaz gain deituran ere ZuhigaraiTXIPI zuenez, Kortsario Txipia goitizenaz izan zen ezaguna (frantsesez Le Coursic).

Hainbeste itsasontzi harrapatu zituen non esaten baitzen Donibane Lohizunetik Zibururaino itsasontzi-itsasontzi joan zitekeela, ura ukitu gabe.

Bere balentriei esker titulu asko lortu zituen. Bestalde, bere trebetasunak bataila aunitzetan gailentzen lagundu zion: behin nederlandarren kontra, hauek ehun gizon galdu zituzten bitartean, Zuhigaraitxipik, ordea, soilik bost galdu zituen.

Bere hilobia Plazentzian (Ternua) dago.

Euskal literaturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Aurkenerena, Joseba. (2015-10-13). «Joanes Zuhigaraitxipi "Kortsario txipia"» naiz: IRITZIA . Noiz kontsultatua: 2019-12-26.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]