Joaquín de Pablo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Joaquín de Pablo
Bizitza
Izen osoa Joaquín Romualdo de Pablo y Antón
Jaiotza Lodosa1784ko uztailaren 26a
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza 1830eko urriaren 20a (46 urte)
Jarduerak
Jarduerak militarra

Joaquín Romualdo de Pablo Antón, izengoitia Txapalangarra (Lodosa, Nafarroa, 1784ko uztailaren 26a - Luzaide, Nafarroa, 1830eko urriaren 20a) nafar gerrillari eta militar liberala izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1813an koronel izendatu zuten aginterako zituen dohainak eta ausardia ikusirik. Espoz eta Ilundainen agindupean egon zen, baina hura matxinatu zenean (1814) haren aurka agertu zen Chapalangarra. Riegoren matxinada gertatu ondoren Konstituzioa zin eginarazi zion Chapalangarrak Bilbon osatu zuen gudaroste liberalari. 1823. urtean, aldiz, Ingalaterrara erbesteratu behar izan zuen. 1830. urtean gudaroste liberal txiki bat antolatu zuen Kanbon eta Espainian liberalismoa berriro ezartzeko asmoz Luzaidetik sartzeko ahaleginak egin zituen baina hil zuten saioan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]