Johann David Wyss

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Johann David Wyss (Berna, 1743ko martxoaren 4 - 1818ko ekainaren 11) artzain protestante eta idazle suitzarra izan zen. Gazte garaietan ikasketa unibertsitarioak Alemanian egin zituen. Oso ospetsua egin zen eleberria idatzi zuen: "Der Schweizerische Robinson" (Robinson suitzarra), 1812an agertua bere semeari esker. Liburu hori idazteko Daniel Defoeren Robinson Crusoe klasikoan oinarritu zen. Lan honek helburu pedagogikoa zuen, neurri handi batean kristautasunean oinarrituta. Hala ere, abentura-eleberri moduan mundu osoan asko zabaldu zen. Jules Vernek berak bere gustuko nobela zela hau esan zuen eta haren jarraipena idazten saiatu zen: "Seconde patrie" (Bigarren aberria) (1900).