John Knox

Wikipedia, Entziklopedia askea
John Knox
Portrait of John Knox (4671577).jpg
Moderator of the General Assembly of the Church of Scotland (en) Itzuli

1568ko abendua - 1569ko otsaila
Moderator of the General Assembly of the Church of Scotland (en) Itzuli

1562ko abendua - 1563ko ekaina
Bizitza
Jaiotza Haddington, 1514
Herrialdea  Eskoziako Erresuma
Bizilekua San Giles katedrala
St Andrews (en) Itzuli
Heriotza Edinburgo1572ko azaroaren 24a (57/58 urte)
Hobiratze lekua San Giles katedrala
Familia
Ezkontidea(k) Margaret Knox (en) Itzuli  (1564ko martxoa (egutegi gregorianoa) -
Hezkuntza
Heziketa Glasgowko Unibertsitatea
St Andrews Unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
Irakaslea(k) Joan Kalbin
Jarduerak
Jarduerak teologoa, ministroa, idazlea eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Presbiterianismoa

Find a Grave: 5931377 Edit the value on Wikidata

John Knox (1513, Haddington hiritik hurbil, Ekialdeko Lothian - 1572ko azaroaren 24a, Edinburgh) eskoziar apaiza Eskoziako Erreforma Protestantearen bultzatzaile nagusia izan zen. Presbiterianismoaren sortzailetzat jo ohi da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haren gaztaroaz berri ziurrik ez dago. George Wisharten eragina jaso eta Eskoziako Elizaren mugimendu erreformatzailera elkartu zen. 1546rako, Eskoziako Erreformaren buruzagien artean zegoen. Aita Santuaren jarraitzaileen aurkari sutsua izan zen. Frantzian erbesteratua egon ondoren, Ingalaterrara joan zen, eta gero, 1555ean, Genevara. Han Joan Kalbin ezagutu zuen. Geroago, kalbinismoa Eskoziara eraman zuen (1559).

Maria Guisekoa, erreginaordea, hil zenean (1560), Parlamentu librea bildu zen ordura arteko erlijio-liskarrak konpontzeko. Parlamentu horrek Eliza Erreformatua onartu zuen, kalbinismoan oinarritua. John Knoxek parte handia izan zuen Eliza berriaren First Book of Discipline (Lehenengo diziplina-liburua) eta Confession of Faith (Fede-aitorpena) liburuen prestaketan.[1]

Tradizioaren arabera John Knoxen etxea izan zena, Edinburghen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Knox Aldatu lotura Wikidatan