Haddington (Eskozia)

Koordenatuak: 55°57′22″N 2°47′00″W / 55.95612°N 2.78332°W / 55.95612; -2.78332
Wikipedia, Entziklopedia askea
Haddington
Baile Adainn
Haidintoun
 Eskozia
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaEkialdeko Lothian
Posta kodeaEH41
Geografia
Koordenatuak55°57′22″N 2°47′00″W / 55.95612°N 2.78332°W / 55.95612; -2.78332
Map
Demografia
Biztanleria9.130 (2016)
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia01620
Ordu eremuaUTC±00:00
Hiri senidetuakAubigny-sur-Nère
haddingtoncc.org.uk

Haddington (Eskoziako gaeleraz: Baile Adainn, eskozieraz: Haidintoun), Eskozia erdialdeko udalerria da, Ekialdeko Lothian eskualdeko hiriburua, baina ez herri handiena. 2011ko erroldaren arabera 8.844 biztanle ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun 9.000 biztanle inguruko herri txikia den arren Erdi Aroan Eskoziako laugarren herri handiena izan zen Aberdeen, Roxburgh eta Edinburghen ondoren.

1139an burgo titulua eskuratu zuen Haddingtonek eta 1198an Alexander II.a Eskoziakoa jaio zen bertan. XIII mendean ingelesen hainbat eraso jasan zituen eta hainbatetan hiria erre eta harpilatu egin zuten, 1216an, 1297an eta 1356an.

1300 aurretik Hugo de Gourlayk dorretxe bat eraiki zuen, Hailes gaztelua izango zena eta bertatik kontrolatuko zuen lurraldeak Haddingtonshire izena hartu zuen. XV mendean harresi batek inguratu zuen herria eta Andre Mariaren kolegiata eraiki zen.

1513an John Knox apaiza jaio zen bertan. Berau izan zen Eskoziako Erreforma Protestantearen bultzatzaile nagusia. Richard Cockburn of Clerkington, Jakue I.a Ingalaterrakoa eta VI.a Eskoziakoaren Estatu Idazkaria ere Haddingtondarra zen. 1548an ingelesek herria okupaturik zutela Haddingtongo Ituna sinatu zuten Eskoziarrekin. Itun honen arabera Maria I.a Eskoziakoa Frantziara eramana izan zen Frantzisko II.arekin ezkontzeko.

Bigarren Mundu Gerraren erdian, 1941eko martxoaren 3an naziek herria bonbakatu zuten.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]