John Landy

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
John Landy
Bannister and Landy.jpg
26. Governor of Victoria

2001eko urtarrilak 1 - 2006ko apirilak 7
James Gobbo - David de Kretser
Bizitza
Jaiotza Melbourne1930eko apirilaren 12a (87 urte)
Herrialdea  Australia
Hezkuntza
Heziketa University of Melbourne
Caulfield Grammar School
Geelong Grammar School
Lanbidea
Lanbidea atleta, Ingeniaria eta distantzia erdiko korrikalaria
Atletismoa
Errekorrak
Berezitasua Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Jasotako sariak
Kidetza Australian Academy of Technological Sciences and Engineering
IMDb nm1219458

John Michael Landy (Melbourne, Victoria, Australia, 1930eko apirilaren 12a) australiar atleta ohia eta politikaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza ikasi zuen Melbourneko Unibertsitatean, eta irakasle egin zen. Iraupen ertaineko lasterketetan trebatu zen, eta 1952an Helsinkiko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, 1.500 eta 5.000 metroko probetan. Bi urte geroago, 1954an, Britainiar Inperioaren Jokoetan (gerora Commonwealtheko Jokoak) norgehiagoka historikoa izan zuen Roger Bannister aurkari handiarekin, eta lau minutuko mugaren azpitik amaitu zuten biek milia lasterketa: Bannisterrek 3´ 58,8"an, eta Landyk 3´ 59,6"an. Urte bereko ekainean, Landyk marka berria ezarri zuen proba horretan: 3´ 57,9", eta hilabete hartan bertan 1.500 metroko munduko errekorra ere jaitsi zuen: 3´ 41,9". 1956ko Melbourneko Olinpiar Jokoetan 1.500 metroko lasterketan brontzezko domina lortu ondoren, atletismoa utzi zuen.

Australiako Victoria estatuko gobernaria izan zen 2001etik 2006ra.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Victoria
Artikulu hau Victoriako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.