John Rogan

Wikipedia, Entziklopedia askea
John Rogan

Bizitza
JaiotzaHendersonville (Tennessee)1868ko otsailaren 16a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaGallatin (Tennessee)1905eko irailaren 12a (37 urte)
Hobiratze lekuaTennessee
Heriotza modua: Ankilosia
Jarduerak
Altuera269 zentimetro

John William Bud Rogan (Hendersonville, Tennessee, 1868ko otsailaren 16aGallatin, Tennessee, 1905eko irailaren 12a) oso gizaseme garaia izan zen; akromegalia deritzon gaixotasunaren ondorioz, 2,60 metro garai izatera heldu zen.

Esklabo izandako William Roganen hamabi seme-alabetatik laugarrena zen John. Inoizko gizonik altuenetan bigarrena izan zen 2,60 m), eta afro-amerikarrik garaiena. Ankilosia zeukan, ezin zuen ibili, eta bi ahuntzek tiratutako orgatxo batean ibiltzen zen geltokiz geltoki postalak saltzen. Beti egin izan zion uko zirku eta ikuskizunen zirkuituan parte hartzeari.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Telleria Sarriegi, Enekoitz. (2020-11-05). «Migel Joakinen garaikideak» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Tennessee
Artikulu hau Tennesseeko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.