Edukira joan

John Timothy Dunlap

Wikipedia, Entziklopedia askea
John Timothy Dunlap

Maltako Ordenaren Maisu Handi

2023ko maiatzaren 3a -
Giacomo dalla Torre del Tempio di Sanguinetto
Bizitza
JaiotzaOttawa1957ko apirilaren 16a (67 urte)
Herrialdea Kanada
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Ottawa (en) Itzuli Artean graduatu
Mendebaldeko Ontarioko Unibertsitatea Juris Doctor (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakabokatua
Jasotako sariak
KidetzaMaltako Ordena

Fra' John Timothy Dunlap (Ottawa, 1957ko apirilaren 16) Maltako Ordenako 81. Printze eta Maisu Nagusia da 2023ko maiatzaren 3tik.

Ottawa, Mendebaldeko Ontario eta Nizako unibertsitateetan ikasi zuen eta 1986an New Yorkeko abokatu-bulego batean sartu zen. Aditua da sozietate- eta immigrazio-zuzenbidean, eta Egoitza Santuak Nazio Batuetan duen enbaxadako aholkularia.

1996an sartu zen Maltako Ordenan, eta 2008an betiko botoak eman zituen. 2006an Lurdako Subprioratuko Nagusia hautatua izan zen. 2014ko maiatzean Kontseilu Subiranoko kide hautatu zuten bost urterako.

Frantzisko Aita Santuak Maisu Handiaren Ordezkari izendatu zuen 2022ko ekainaren 13an. 2023ko maiatzaren 3an Malta Ordenako 81. Maisu Nagusia aukeratu zuten. Jatorri noblerik ez duen lehen Maisu Handia da, 2022an Ordenaren araudia aldatu zenetik posible dena[1].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Frantsesez) Arcand, Philippe Bernier. (2023-05-13). «L'Ordre de Malte, le Vatican et le pape François» Acadie Nouvelle (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]