John Wilkes
Itxura
John Wilkes (Clerkenwell, Londres, Ingalaterra, 1725ko urriaren 17a - Clerkenwell, 1797ko abenduaren 26a) ingeles politikaria eta kazetaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Legebiltzarreko kidea zen. 1762. urtean The North Briton egunkaria sortu zuen. Egunkari horren bidez idazki bortitzak kaleratu zituen Jurgi III.a erregearen eta haren politikaren aurka. Behin baino gehiagotan atxilotu zuten, baina aske geratu ondoren berriro hautatu zuten Legebiltzarrerako (1768). 1774. urtean Londresko Lord nagusi izendatu zuten, eta Beheko Ganberako kideentzat euren eztabaiden gorabeherak argitara emateko eskubidea lortu zuen.
Erregearen autoritarismoaren aurkako eta ingelesen tradiziozko askatasunaren aldeko ikurtzat hartua da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.