Jon Garmendia
Itxura
Jon Garmendia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Urnieta, 1972ko abuztuaren 27a (52 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria, poeta, zutabegilea eta musikagilea |
Jon Garmendia Martinez, Txuria ezizenarekin ezaguna (Urnieta, 1972ko abuztuaren 27a) gipuzkoar bertsolaria, poeta, zutabegile, eta batez ere musika idazlea da.
Etzakit, 4itzal, Sen, Esne Beltza... musika talde askorentzat idatzi ditu kantuak, ibilbide luzean ehundik gora abesti pilatu dituelarik.
Kazetari gisa egin izan du lan Le Journal du Pays Basqueko Mintza astekaria gidatuaz. Gaur egun Gara egunkarirako kolaborazioak idazten ditu eta baita iritzi zutabeak ere, nagusiki kultura arloan. Kazeta.eus agerkari elektronikoan ere argitaratzen ditu erreportajeak eta iritzi artikuluak.
Erbesteratu politikoa izan da eta gaur egun Donibane-Lohizunen bizi da.[1]
Bertsolari Txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa
- final-laurdenak (1): 1995
- finalaurrekoak Herriartekoa (1): 1999
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Andoni Urbistondo. (2019-11-29). «Jon Garmendia, deserrian baina etxean» aiurri.eus.