Edukira joan

Jordi Cuixart

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jordi Cuixart
Federació Llulleko lehendakari

2018ko abuztuaren 10a - 2022
Joan Francesc Mira - Anna Oliver i Borràs

10. Òmnium Culturaleko presidente

2015eko abenduaren 19a - 2022ko otsailaren 26a
Quim Torra - Xavier Antich
Aranow Packaging Machineryko lehendakari

2003 -
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJordi Cuixart Navarro
JaiotzaSanta Perpètua de Mogoda1975eko apirilaren 22a (49 urte)
Herrialdea Katalunia
BizilekuaSabadell
Santa Perpètua de Mogoda
Familia
Ezkontidea(k)Txell Bonet (en) Itzuli  (2016 -
Familia
Hezkuntza
HeziketaInstitut Escola Industrial Lanbide heziketa
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
ingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua eta aktibista
Jasotako sariak
KidetzaÒmnium Cultural
Can Capablanca (en) Itzuli
Coop57
FemCAT
Associació Catalana de Professionals

IMDB: nm7863588 Facebook: jcuixart.omnium Twitter: jcuixart Instagram: jcuixart Edit the value on Wikidata

Jordi Cuixart i Navarro (Santa Perpètua de Mogoda, Katalunia, 1975eko apirilaren 22a) kataluniar enpresaburu bat da, gaur egun Òmnium Cultural erakundeko lehendakaria.

1996tik Òmnium Culturaleko bazkidea da, erakunde honetan diruzain eta bigarren lehendakari orde karguak izan ditu. 2015eko abenduaren 19an lehendakari aukeratua izan zen, Quim Torra ordezkatuz.

Sabadell udalerrian bizi da eta Aranow Packaging Machinery enpresako zuzendari nagusia da, bai eta Centre Metal·lúrgic erakundeko kidea eta FemCAT. kataluniar enpresarien erakunde pribatuaren sortzaileetako bat ere. Murtziar ama eta bartzelonar aitaren semea, hainbat erakunde eta proiektutetako bazkidea da, tartean Can Capablanca eta Coop57 kooperatiba. Beste gauzen artean, derrigorrezko espainiar soldaduskari intsumisoa, aisialdiko monitore eta katalan hizkuntzaren aldeko ekintzailea ere bada.

2017ko irailean, Espainiar Estatuak Anubis Operazioan jazotako protestaldiak zirela eta, bera eta Assemblea Nacional Catalana erakundeko Jordi Sànchez i Picanyol lehendakariari sedizioa egitea leporatu eta urriaren 16an espetxeratu egin zituen. Ondorioz, Katalunia eta leku askotan beren berehalako askatasunaren aldeko protestaldiak eta manifestapenak burutu ziren, tartean Euskal Herrian ere bai.

Amnistia Internazionalak ere beren berehalako askatasuna eskatu zuen baina egun batzuk beranduago preso politikoak ez zirela ziurtatu zuen[1][2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]